Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gaur, 12:00etan, Udaletxe plazan, Udalak minutu bateko isilaldia egiteko deia egin du hiriko emakume baten ustezko hilketa matxistaren aurrean

Gaur, 12:00etan, Udaletxe plazan, Udalak minutu bateko isilaldia egiteko deia egin du hiriko emakume baten ustezko hilketa matxistaren aurrean

"Joan den urriaren 23an izandako Iruñeko udalerriko emakume baten ustezko hilketa matxistaren aurrean" Iruñeko Udaleko talde guztiek testu bat onetsi dute aho batez Bozeramaileen Batzarrean, eta bertan adierazi dute "gure erabateko arbuioa edo/eta gaitzespena, egin daitekeen egintzarik okerrenari, emakumea izate hutsagatik pertsona bati bizitza kentzeari. Emakumeen aurkako indarkeriak emakume guztiei eragiten die, adina, egoera sozioekonomikoa edo nazionalitatea edozein delarik ere.

Nabarmendu nahi dugu emakumeen aurkako indarkeria botere-harremanean oinarritzen dela nabarmendu nahi dugu, eta horrek gizonak emakumeen gainetik kokatzen dituela hala plano sinbolikoan nola materialean, emakumeak gizonen aurreko sumisio-egoeran bizitzen jarraitzea helburu. Indarkeria sexista hauek hainbat eratan eta jarreratan adierazten dira. Horietako bakoitza antzematea, ikusaraztea, arbuiatzea eta/edo gaitzestea ezinbestekoa eta presazkoa da adierazpen sexista guztien prebentzioaren alde lan integrala egiteko. Indarkeria sexistak emakumeei beldurra sortuz eta gizonen ustezko nagusitasunaren diskurtsoak eraikiz eratzen dira.

Horregatik, bada, Iruñeko Udalak honako adierazpen hau egin nahi du:

  • Gure arbuioa edo/eta gaitzespena adierazten dugu Iruñeko emakume honen hilketaren aurrean, eta hildakoaren familiarekiko eta inguru hurbilekiko babesa eta elkartasuna erakusten ditugu.
  • Berriro ere, arbuiatu edo/eta gaitzetsi egiten dugu gizartean gertatzen den eraso, indarkeria edo jarrera sexista oro, eta konpromisoa hartzen dugu eraso sexistak deuseztatzen laguntzeko, eta era guztietako guneetan emakumeen segurtasuna hobetzeko eta benetako askatasuna dutela bermatzeko.
  • Halaber, instituzio publiko gisa zein gizarte aktibo gisa, beharrezkoa da jarrera konprometitua izatea eraso sexisten aurrean, izan gizon zein emakume, eta gure asmoa da zentzu horretan lan egitea.
  • Gizartea premiatzen dugu eredu kulturala aldatzera, zeinak erasotzaileak babestu eta emakumeak errudun bihurtzen dituen, eta emakumeei exijitzen dien hitz goxoak, alamenak eta jazarpenak onar ditzatela, festaren edo azturen estakuruan.
  • Herritarrei gonbit egiten diegu ez egoteko geldirik indarkeria eta eraso sexisten aurrean, eta aldarrikatu egiten dugu emakumeek eskubidea dutela erabakitzeko haien harreman, gorputz eta sexualitatearen gainean.
  • Gogorarazi nahi dugu guztiak ez duela balio, eta pertsona guztiok hirian segurtasunez eta askatasunez bizitzeko eta mugitzeko eskubidea dugula.
  • Iruñeko Udalak arbuiatu eta/edo gaitzesten ditu indarkeria edo eraso sexista oro, eta irmoki eta aktiboki arbuiatzen ditugu jarrera haiek. Horregatik, gaurko (asteazkena) 12:00etan, Udaletxe plazan, Udalak minutu bateko isilaldia egiteko deia egin du.
  • Azkenik, Iruñeko udalerrian egiten diren komunikatu zein deiekin bat egin nahi dugu, eta Iruñeko herritarrei gonbit egiten diegu mugimendu feministak deitzen dituen protesta-ekitaldietan parte hartzeko".

Iruñean, 2018ko urriaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo