Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. 2019ko martxoan zabalduko da Ultreia, Kale Nagusiko Donejakue bideari buruzko interpretazio-zentro irisgarria, Jacob@access proiektu europarrari lotua

2019ko martxoan zabalduko da Ultreia, Kale Nagusiko Donejakue bideari buruzko interpretazio-zentro irisgarria, Jacob@access proiektu europarrari lotua

Hirigintza Gerentziak eta Batzordeak bisita egin dute datorren hiru hilabeteetako egokitze-lanen ostean museo bilakatuko den lokalera

Hirigintza Gerentzia eta Batzordeak gaur goizean bisitatu dute Kale Nagusiko 20an dagoen lokala, hor kokatuko baita Ultreia, Donejakue bideari buruzko interpretazio-zentro irisgarria, Iruñeko Udalak mugaz gaindiko Jacob@ccess lankidetza-proiektuaren barruan bultzatu duena. Urteko lehen seihilekoan lokala egokitzeko lanak egin ostean, datozen hiru hilabeteotan gunea museo bihurtzeko berariazko azpiegiturak paratzeko lanak gauzatuko dira; izan ere, gune horrek xede izango du erakustea nolakoa zen, Erdi Aroan, eta gaur egun nolakoa den Donejakue bidearen inguruko gizarte, kultura, ondare, tradizio eta folklorea, eta horretarako hainbat baliabide eta teknologia berri erabiliko dira. Aurreikusitakoaren arabera, gunea datorren urteko martxoan egon liteke jendearendako zabalik.

Iruñeko Udalak mugaz gaindiko Jacob@ccess proiektuan parte hartzen du, xede hartuta mugaz gaindiko sare bat sortzea, Donejakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea irisgarriak izan daitezen desgaitasunen bat duten pertsonentzat. Programan parte hartzen dute, Iruña ez ezik, honako hauek: Jakako Udala, Koiné Aequalitas fundazioa, Ezintasun psikikoren bat duten pertsonen Tutoretza eta Laguntza elkartea, Communaute d"agglomeration Pays Basque eta Espace de Vie pour Adultes Handicapées. Proiektuak 1,9 milioi euroko aurrekontua du, eta EGEF funtsek kofinantzatzen dute,% 65ean, INTERREG V - A Espainia - Frantzia - Andorra 2014 - 2020 (POCTEFA) delako lehen deialdian. Iruñeak, zehazki, 450.000 euroko ekarpena egiten du, 292.500 euroko finantziazioa jaso.

Asteazken honetan eta bihar, ostegunean, hain zuzen, topaketa bat izango da Jakan, non mugaz gaindiko proiektu honekin bat egin duten erakunde eta udal guztiak bilduko baitira Maila ezberdinetako bilerak izango dira, eta horietan lanari helduko diote, Donejakue bidearen aterpetxe eta interpretazio-zentroen sare bat garatzeko alderdi komunen gainean. Horrez gain, hitzordua baliatuta, Huescako ATADES elkarteko aterpetxe irisgarri berria aurkeztuko da, proiektu honi lotutako azpiegituretako bat.

Museo-gune irisgarria, zehatza, modernoa eta erakargarria

Ultreia zentroa ondo bereizitako hiru eremuren arabera diseinatu da: argibide-eremua, interpretazio-eremua eta esperientzia-eremua. Aurtengo lehen seihilekoan zehar Iruñeko Udalak 234.329,80 euroko inbertsioa egin zuen lokala egokitzeko, hainbat urtean erabili gabe baitzegoen. Datozen hiru hilabeteetako lanen ardatza izango da gunea museo bihurtzeko oinarrizko osagaiez hornitzea, eta horrez gain, aurreikusitako behin betiko edukien muntaketa egitea, aurreikusitakoarekin bat martxoan zabaldu ahal izateko. Gunea museo bilakatzeko osagaien hornidura-kontratua 150.000 euroan lizitatu zen.

Asmoa da toki irisgarri bat lortzea, eduki zehatzak eskaintzen dituena ikusizko proposamen moderno eta erakargarri baten bidez, eta esperientzia bidezko museografian oinarritua, hots, bisitariari esperientzia gehigarri bat biziarazi nahi diona. Horregatik, kontakizun historikoan murgiltzeko esperientzia interaktiboak planteatu dira, Donejakue bidearen eta Erdi Aroko hiriaren inguruko birsortzeen bidez, bai eta esperientzia ukigarriak ere, ukipen-maketa baten bidez, non testuinguruan kokatzen laguntzeko argi- eta soinu efektuak proiektatuko diren.

Argibide-eremua ongietorria egiteko gune gisa prestatuko da: informazioa emateko erakusmahaia, panel, ukipen-pantaila eta beste osagai batzuk. Interpretazio-eremua moketa proiektatu bat paratzeko gunea gisa sortu da, eta hor ibilbide historiko laburra ikusi ahalko da, X. mendetik XVIII.era bitarteko Iruñean barna. Era berean, irudi-panelak eta horma-irudi handi bat izango ditu. Hirugarren eremua, esperientziakoa, bisitaria inguratzen duen proiekzio anitzez osatutako proiekzioa da, zortzi proiektagailuen bidez kristalezko triptiko handi baten gainean (teknologia berri-berriko binilo polarizagarriak) eta hondoko hormen gainean proiektatuko dena. Horrez gain, eszenografia fisiko bat egongo da, agertu eta desagertzen diren osagaiez, haize- eta lurrin-efektuez girotutako atmosfera multisentsoriala sortzen dutenak.

Iruñean, 2018ko urriaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo