Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iturramako Civivoxean izango da auzoetako bizilagun eta elkarteak Iruñeko Udalarekin biltzeko laugarren eztabaidagunea, bihar arratsaldean

Iturramako Civivoxean izango da auzoetako bizilagun eta elkarteak Iruñeko Udalarekin biltzeko laugarren eztabaidagunea, bihar arratsaldean

Birtualki parte hartzeko aukera zabalik da http://erabaki.pamplona.es webgunean, proposamenak, iradokizunak edo kexak helarazteko

Bihar, asteartearekin, Iturrama izango da ikasturte honetako auzo-eztabaidaguneen ardatz. Auzotarrekin eta elkarte-sarearekin aurreikusi den topaketa 18:30ean izango da Iturramako Civivoxean, Iñaki Cabasés zinegotziaren zuzendaritzapean. Ohi bezala, saioaren aurkezpena Antso Fernándezek egingo du, Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorreko zuzendariak.

Saioari hasiera eman ostean, Iñaki Cabasések Iturraman egindako aurreko saiotik hona -aurtengo martxotik- egin diren jarduketak errepasatuko ditu, eta tartean dauden beste udal-alorretako ordezkarien laguntzaz azalduko ditu egiteke dauden proiektuak. Ondoren, Auzoa berriemaile izeneko atalean, komunitate-poliziako, osasun-zentroko eta Erletokieta elkarteko ordezkariek hartuko dute hitza.

Gero, saio hauen egiturarekin bat eta 20:30era arte, norbanakoen parte-hartzeen txanda izango da, hala hor bertan parte hartzen duten pertsonentzat nola Interneten bidez jasotakoentzat. Joan den asteazkenetik eta urriaren 23ko (asteartea) 19:30ak arte, http://erabaki.pamplona.es tresnak aukera ematen du galderak, iradokizunak, kexak edo ekimenak online helarazteko, horrela urrutiko parte-hartzeari bide emanez. Horrez gain, saioan interesa dutenek urrutitik eta zuzenean ikusi ahalko dute, streaming bidez emango baita Youtubeko Iruña partaidetza da kanalean.

Beti bezala, auzotarren parte-hartzea bultzatzea xede, Udalak ludoteka-zerbitzua izango du -aurrez eman behar da izena-, familia-zereginak eztabaidagunera joatearekin bateragarriak izan daitezen laguntzeko.

Auzo-eztabaidaguneen beste fase bat joan den urriaren 2an hasi zen, eta datorren astean, aurreikusitako egutegiarekin bat, Alde Zaharra izango da saioaren arretagunea, Kondestable Civivoxean (urriak 30, asteartea). Asteazkenetik aurrera (urriak 24), online http://erabaki.pamplona.es tresnak horren gaineko edukiei irekiko zaie.

Iruñean, 2018ko urriaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo