Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Askotariko diziplinetako sormen artistikoko hamar proiekturen artean hainbanatu dira sormen-jarduera sustatzeko udal diru-laguntzen deialdiaren 30.000

Askotariko diziplinetako sormen artistikoko hamar proiekturen artean hainbanatu dira sormen-jarduera sustatzeko udal diru-laguntzen deialdiaren 30.000

Sari bakoitzaren 3.000 euroak aurkeztutako lan eszenikoa, literarioa, musikala, ikus-entzunezkoa edo plastikoa garatu eta gauzatzeko inbertituko dira

Goizean Iruñeko Udalak arte-sormeneko proiektuei banatu dizkie hamar sariak, 2018 honetan garatu eta gauzatzeko emanak. Bigarren urtez, Udalak sormen-jarduera sustatzen duen deialdi hau burutu du, horretarako laguntza emanda honako esparru hauetan garatutako sormen-proiektuei: arte eszeniko, plastiko, musikal, literario zein ikus-entzunezkoak eta kulturako beste adierazpen artistiko batzuk.

Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maite Muruzabalek parte hartu du Kondestablearen jauregian izandako ekitaldian, non hamar saridunek aintzatespenak esleituta zituen 3.000 euroak jaso baitituzte. Guztira, Udalak 30.000 euro inbertitu ditu deialdi honetan. 16 proposamen jaso ziren, eta horietako 15 baloratu ziren; izan ere, proiektu horietako bat ez baitzen sormen artistikotzat hartu.

Saridunak hauek dira: Ana Sarrias Oteiza, Microrrelatos para Delirius proiektu literarioagatik; Iñaki Alforja, Motxila 21, Tutti va Bene proiektu dokumentalagatik; Itsaso Iribarren Muñoz, arte eszenikoko Instrucciones para vivir antzezlanagatik; David Marcotegui Nuin, Bibelot izeneko fikziozko film laburraren gidoiagatik; Mikel Romeo Ruiz, En el tren a Lisboa, lehen eleberriagatik; Mireya Martín Larumbe, Las felicidades inmanentes proiektuagatik, zeina arte-instalazio batean gauzatuko baita; Mirari Echávarri, ikerketarako eta arte-sormenerako ikus-entzunezko entsegu gisako Cuerpos #2 Skin Picking proiektuagatik; Aizpea de Atxa, gizarteak emakumeari eman dion irudikapen ikonografikoari buruzko Eurak eta gu hausnarketagatik; Txemi Pejenaute, Fuego antzerki-idazlanagatik; Nieves Oteiza Goñi, Nadie llora a la reina muerta literatur testuagatik.

Iruñean, 2018ko urriaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo