Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak bultzada emango dio, Monjardin mendiaren kalean, eskolara joateko lehen korridore seguruari, non oinezkoen pasabide goratuak eta espalo

Iruñeko Udalak bultzada emango dio, Monjardin mendiaren kalean, eskolara joateko lehen korridore seguruari, non oinezkoen pasabide goratuak eta espalo

Lanak (180.000 euro) mesedegarriak izango dira 6 ikastetxetako 5.100 ikasle baino gehiagorendako, eta Eskola Ingurune Seguruen Planaren barruan daude

Iruñeko Udalak eskolara joateko lehen korridore segurua abiatuko du, Eskola Ingurune Seguruen Planaren barruan, Monjardiín kalearen inguruan, 1,073 km dituen etorbide horretatik gertu baitaude sei ikastetxe hauek: San Ignacio, Monjardín Lizeoa, Sagrado Corazón, Ninia Etxea eta Kids Garden haur-eskolak, eta Karlos III.a ikastetxe teknikoa. Ikastetxe horietan, guztira, 5.100 ikasletik gora biltzen dira. Helburua da etorbidean eta alboko kaleetan fisikoki esku-hartzea bide seguruagoak sustatzeko, eta hori oinezkoen pasabide goratuen eta espaloi aurreratu zein goratuen bidez egingo da. Esku-hartzean planteatzen da 18 bidegurutzetan jardutea, bi fasetan: lehenengo faserako 180.000 euro aurreikusi dira, finantzaz bezainbatean jasangarriak diren aurtengo inbertsioen kontura (IFS) joango direnak, eta fase horretako lehentasuna izango dira oinezkoen 11 pasabidetan jardutea; bigarren fasea, aldiz, 2019ko aurrekontuei atxikita joango da, eta gainerako zazpi pasabideak izango ditu ardatz.

Proiektu hau iaz Iturrama auzoan abiatutako esperientzia pilotuaren ostean dator (180.000 euroko inbertsioa), non oinezkoen 21 pasabide aztertu baitziren eta Maeztu Pintorearen, Pedro I.aren eta Iturrama kaleetako 8tan esku hartu baitzen, hor baitaude, hain zuzen, Amaiur Ikastola eta Larraona ikastetxea. Esperientzia horren balorazioa eta emaitza positiboa, eremu horretako zirkulazioa baretzeaz eta oinezkoen segurtasuna handitzeaz bezainbatean, funtsezko oinarri izan dira Eskola Ingurune Seguruen Planari behin betiko bultzada emateko, Monjardiín proiektuaren bidez.

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkari Itziar Gómezek eta Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu dute ekimena, Udaltzaingoko Bide Segurtasuneko Brigadako inspektore Jesús Estangarekin eta Mugikortasun zerbitzuko arduradun Alexia Cantorekin batera. Aurreikusitakoaren arabera, lanak datozen asteotan lizitatuko dira, eta 2019ko hasieran abiatuko.

Bi jarduketa-fase eguneko 25.000 ibilgailu igarotzen diren ingurune batean

Proposamenak oinezkoen 18 pasabide aztertu ditu, guztira, Monjardín mendiaren kalean, egunero 25.000 bat ibilgailu igarotzen diren eremuan; bertako bide batzuek lau errei bitarte eta erdibitzailea dute, eta inguru horretan sei ikastetxe daude. Azken sei urtetan 15 harrapatze izan dira ingurune horretan.

Ingurune horretan hiru bide mota daude: bide nagusiak, hots, bideak lotzeko, itzulingurua egiteko eta zerbitzuak ematekoak (villavesak, autobusak eta saltokiak); funtsean etxadi barneko zirkulaziorako erabiltzen direnak, eta aparkatzeko tokien sorta duten bideak, irteera gabekoak edo zirkulazio gutxikoak. Udal-proposamenaren oinarri den txostenak bide-motaren araberako jarduketa desberdinen alde egiten du, eta ikusgaitasunean zein abiaduran izan nahi du eragina, horrek zedarritzen baitu lesioen larritasuna. Horrez gain, ingurunean ikastetxe edo antzekorik badago, seinaleztapen gehigarria jarriko da, bai etzana bai zutikakoa, eta argi gehiago.

Jarduketa-plana bi fasetan gauzatzea pentsatu da. Lehen fasean ikastetxeetatik gertu dauden oinezkoen 11 pasabidetan esku hartzea planteatu da, zirkulazioa baretzen dela bermatzeko, ingurumen-inpaktua gutxitzeko eta ikusgaitasun-erradioa handitzeko. Bigarren fasean ikastetxeetako segurtasun-esparruak elkarri lotzen dituzten zazpi pasabideetan esku hartuko da, korridoreari homogeneotasuna emateko eta jarduketa-esparrua zabaltzeko.

Hiru-jarduketa mota, bide-motaren arabera

Bide nagusietarako oinezkoen pasabide goratuak proposatu dira. Hori izango litzateke Monjardín kalean, biribilguneen ondoan zein ikastetxeen inguruneetan dauden oinezkoen zortzi pasabideen kasua. Igo eta jaisteko arrapalak pasabidetik nahitaez abiadura motelean eroso igarotzeko (modu trapezoidalean) adina handia izan beharko du. Plataforma-arrapala kolore gorria izango duen asfalto inprimatuaz egingo da. Horrez gain, ikastetxeetatik gertuen dauden oinezkoen hiru pasabideetan seinaleztapen etzan zuriz eta zutikako seinalez indartuko da.

Auzoaren barne-zirkulazioko bideetan espaloi aurreratuen aukera proposatu da, hau da, espaloiaren azalera zabalduko da oinezkoen pasabideetan, horrela autoek igarotzeko duten tartea errei bakoitzeko 3 metrora estutuko da, eta beraz, oinezkoen pasabidea laburragoa izango da. Espaloi aurreratuak eta oinezkoen pasabide goratuak uztartu ahalko dira, baldin eta espaloia behar bezain goratuta badago traba egiteko moduko arrapala jartzeko.

Modalitate hori oinezkoen 8 pasabidetan erabiliko da. Kasu horietan, aparkatzeko tokirik baldin badago oinezkoen pasabidea eta berehala, espaloia luzatu eta aparkatzeko tokia kenduko da, hartara ikusgaitasuna hobetzeko. Gune horretan hiri-altzariak jartzea proposatu da (eserlekuak, zuhaitzak, bizikletak aparkatzekoak, etab.), halako moduan non oinezkoa behartuta egongo baita oinezkoen pasabidetik behar bezala gurutzatzera.

Hirugarren bide motetan, hots, aparkaleku-sorta, irteerarik gabeko kale, aparkaleku zein zirkulazio gutxiko bideetan, espaloi jarraitu goratuak erabiltzea proposatu da. Horrek esan nahi du jarraitu beharreko lerroa espaloiaren luzapena izango dela, beharrezko ez diren itzulinguruak eman gabe igaroko dena. Akaberak zedarrituko du autoak nondik igaro behar diren, beheratzearen zabalera txikituta. Hori da oinezkoendako bi pasabideren kasua, biak ala biak Agoitz kalekoak.

Iruñean, 2018ko urriaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo