Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak omenaldia egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraungo duen XXX. Kultur Astea ospatzen ari den honetan

Udalak omenaldia egin dio Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari, igandera bitarte iraungo duen XXX. Kultur Astea ospatzen ari den honetan

Kultur Astea -lehen, kultur jardunaldiak- izan zen federazioak eratzearekin batera sortu zuen lehen proiektua, duela hiru hamarkada

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako beste kide batzuek parte hartu dute Udalak Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioari gaur eguerdian egin dion harrera-ekitaldian. Ekitaldia Udaletxeko harrera-aretoan izan da, federazioak antolatu eta egunotan ospatzen ari den Kultur Astearen karietara.

Jarduera-aste hau (lehen, kultur jardunaldiak izena zuena) Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioaren lehen ekimenetako bat izan zen, behin erakunde gisa eratuta, eta hiru hamarkada geroago ekimena errotuta dago. Kultur Astea 30. ediziora iritsi da 2018 honetan, eta horrexegatik Udalak opari bat egin dio federazioari: kristalezko pieza oktogonal bat, urteurrenaren oroigarri. Alkateak eman dio saria Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioko lehendakari Jaime Valdeolmillori. Halaber, aurten anfitrioi-etxe den Extremaduraren Txokoaren zuzendaritza-batzordeko kide Miguel Miguel Marcos hartu du parte ekitaldian.

Federazioa zortzi zentro hauek osatzen dute: Andaluziaren Etxea, Aragoiren Etxea, Kantabriaren Etxea, Gaztela eta Leonen Etxea, Extremaduraren Txokoa, Lar Gallego, Valentziar Erkidegoaren Etxea eta La Encina Extremaduraren kultur etxea -Altsasun du egoitza-.

Egun hauetako ekitaldiak

Eskualde Etxeen Nafarroako Federazioaren XXX. Kultur Asteko ekitaldiak atzo abiatu ziren ohiko bandera-desfileaz, Isabel Banco Ollero emandako pregoiaz eta etxe bakoitzeko ohorezko damei bandak banatuta. Gaur, ostiralarekin, Udaletxeko harrera-ekitaldiaz gain, federazioan ordezkaritza duten autonomia-erkidegoetako produktu tipikoen dastatzea izango da Salestarren ikastetxeko patioan, arratsaldean, 19:00etan.

Bihar, larunbatean, goizean, eskualde-etxe bakoitzeko zenbait talde beren egoitzetatik abiatuko dira, 10:30ean, Sarasate pasealekura bidean, eta San Nikolas elizan emango den mezara joango dira, 11:00etan. Bertan Alborá Folk taldea arituko da, eta Pilarreko Andre Mariari eskaintza egingo zaio. Ondoren, 13:00etatik aitzina, taldeen desfilea izango da Karlos III.enean, harrera Nafarroako jauregian, dantza-erakustaldia Sarasate pasealekuan eta bazkaria agintariekin eta eskualde-etxeetako ordezkariekin. Arratsaldean, Iturramako Civivoxean, Alborá Folk taldearen emanaldia izango da, 18:30ean.

Jardunaldiei igandean emango zaie amaiera: Urbasan barna pasealdia egingo da eta anaitasun-bazkaria La Encina Kultur Etxean.

Iruñean, 2018ko urriaren 19an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo