Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Juan Leyvak eta Aintzane Galardik Iruña Hiria XII. Nazioarteko Poesia Saria jaso dute gaztelania eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren

Juan Leyvak eta Aintzane Galardik Iruña Hiria XII. Nazioarteko Poesia Saria jaso dute gaztelania eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren

427 lan jasota parte-hartzean errekorra duen edizio honen sariak arratsaldean eman dira Kondestablen

Gaur arratsaldean Kondestablearen jauregian Iruña Hiria XII. Nazioarteko Poesia Saria Juan Leyvari eta Aintzane Galardiri eman zaie, lehiaketan garaileak izan baitira, gaztelania eta euskarazko modalitateetan, hurrenez hurren. Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eman ditu sariak: 3.000 euro eta poema-bilduma garaileen argitalpena, Cénlit eta Denonartean argitaletxeen eskutik.

Perder las formas izenburua du Aragoiko Juan Leyvari garaipena eman dion poema-bildumak. Lanean baloratu dira haren gai zabalak, adierazpen-trebeziak zein umorea direla-eta nabarmentzen diren poema-sorta bat barne hartzen dutenak. Halaber, lanak dituen poema luzeen kalitatea aintzat hartu da. Azken urteotan, Leyva saritua izan da honako lehiaketa hauetan: Badajoz Hiria XXXIII. Poesia Saria (2014), Ermua Hiribildua Umorezko Poesia Saria (2014), Cardiopoemas poesia-lehiaketa (2012), Poesía para llevar lehiaketa (2013), Slam poetry Zaragozan eta Valentzian (2013 - 2014) eta Alba del Campoko literatur saria (2017).

Aintzane Galardi da euskarazko modalitatean garaile den lehen emakumea. Hegodun poemak nabarmendu dira euskararen erabilerak dituen jario eta irakurgarritasunagatik, koloretsu eta argitsua den olerki modernoagatik zein obrako pertsonaiak landu dituen eragatik. Galardik bi urtetan, 2004 eta 2006an, irabazi zuen Felipe Arrese Beitia saria, eta, 2014an ere, Blas de Otero VII. poesia-lehiaketa irabazi zuen. 2008an Iruñeko Udalak Iruñeko Alexander Tapia Perurena olerkariari eskaini zion liburuan parte hartu zuen, Maite Lakar Iraizozekin artikulu bat eginez, non 1985 eta 2005ean Udalak egile berrientzat antolatutako euskarazko literatur lehiaketak aztertu baitzituzten.

Lehiaketaren hamabi urteetan izandako parte-hartzerik zabalena

Sari honen hamabigarren edizioak parte-hartzearen errekorrak hautsi ditu, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Guztira 427 lan aurkeztu ziren, 405 gaztelaniaz (aurreko urtean baino % 27 gehiago) eta 22 euskaraz (2017an erregistratutako 9 haiek bikoiztu baino gehiago egin da). Gaztelaniazko lanen herenak nazioarteko jatorria zuen, herrialde gaztelaniadunetan, nagusiki Mexikon, Kuban edo Kolonbian. Euskarazko modalitatean, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko testuez gain, Extremaduratik eta Japoniatik iritsi ziren proposamenak.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Beloki izan da bi modalitateetako epaimahaiburua. Gaztelaniazko modalitatean, epaimahaikideak hauek izan dira: Jesús Munárriz, editore eta olerkaria; Javier Asiáin, Nafar Ateneoa elkarteko Literatura eta Hizkuntzalaritzako batzordekidea; eta Esperanza López, Literatura hispanoamerikarrean doktorea. Euskarazkoan, berriz, epaimahaikideak hauek izan dira: Josu Jiménez Maia, Nafar Ateneoa elkarteko Euskara eta Herri-kulturako batzordekidea; Jon Barberena, sariaren lehen edizioko euskarazko garailea; eta Unai Pascual, Denonartean argitaletxeko ordezkaria.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo