Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Milatik gora lagun dira protagonista Kulturen kalejiraren bideoan, Iruñeko herritarren kultura- eta arraza-aniztasunaren aldarriaren erakusgarri

Milatik gora lagun dira protagonista Kulturen kalejiraren bideoan, Iruñeko herritarren kultura- eta arraza-aniztasunaren aldarriaren erakusgarri

Ikus-entzunezkoa joan den uztailaren 14an grabatu zen, eta gaur eguerdian aurkeztu da Kondestable Civivoxean

Milatik gora lagun izan dira protagonista Kulturen kalejiraren bideoan, Iruñeko Udalak hainbat jatorri eta kulturatako 50etik gora elkarterekin elkarlanean antolatutako ekimenean, Iruñeko kultura- eta arraza-aniztasuna aldarrikatzeko egina. Lau minutuko bideoa joan den uztailaren 14an grabatu zen sanferminetan, eta ekimenaren nondik-norakoak labur islatzen ditu irudi, elkarrizketa eta musikaren bidez, kalejiraren kolore ugariak, parte-hartzaileak eta jai-osagaiak erakutsiz. Desfilean adin orotako lagunek parte hartu zuten: Iruñeko hainbat komunitateko kideak -Peru, Senegal, Bolivia, Venezuela, Argentina, Kolonbia, Nikaragua, Bulgaria, Ekuador, Ukraina, Ijitoen Komunitatea, Mali eta Nigeria- eta kultur aniztasunaren esparruan lan egiten duten zenbait entitate.

Bideoa gaur goizean aurkeztu du Kondestable Civivoxean Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Mikel Armendárizek, eta ekitaldian izan dira, baita ere, kalejira posible egin zuten 50 elkarte baino gehiagotako ordezkariak. Ekimen honen bidez Iruñeko Udalak honako helburuak erdietsi nahi zituen: programazio herrikoi eta partekatua egitea, zeinean herritarrak ikusle ez ezik beren jarduera propioen eragile baitira; hiriko kultur aniztasuna islatzea bertan dauden kolektibo eta kultura desberdinen bitartez, eta pertsona guztien eskubide-berdintasuna defendatzea, jatorria edozein delarik ere. Era berean, asmoa zen hiriko espazioak irekitzea Iruñean dagoen kultur aniztasuna gizarteratzeko eta ezagutzeko; diskriminazio, arrazakeria eta xenofobiaren aurka diharduten kolektiboetan aritzen direnen parte-hartzea sustatzea, eta aniztasuna azpimarratzea hiriko festetan.

Bideoan erakundearen eta kultur aniztasunaren kolektibo protagonisten elkarlana azpimarratzen da, zenbait hilabetetan egindako bileren bidez mamitutakoa ekimen hau elkarrekin diseinatzeko. Laburpen-bideoaren osagarri, minutu bateko publizitate-iragarki moduko bat proiektatu da, ekitaldia protagonista batzuen ahotsen bidez iragarriz.

Talde, kolektibo eta elkarteek ekitaldiaren grabazio osoa eskuratu ahalko dute. Bideo formatuko bi fitxategi dira, guztira hiru ordu irauten dutenak gutxi gorabehera, hartara kolektibo guztiek ikus dezaten nolakoa izan zen haien parte-hartzea ibilbidean. Grabazio hori eduki nahi izanez gero Zentro. Elkarlaneko gunean egin behar dute eskaera (Kondestable Civivoxa, 2. Solairua), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Ekitaldiaren aurkezpen publikora 80tik gora lagun eta kolektibo gonbidatu dira, horien artean honako hauek: Afolbo, África Unida, Al Baream, Alpargatika, Aproena, Así Es Bolivia, Rosa De Bulgaria elkartea, Asocolon, Asvena, Colorit dantza-taldea, Argentina Etxea, Gurutze Gorria, EH11 Kolore, Fain, Flor De África, Diablada Urus arte eta kultur senidetasun elkartea, Gaz Kalo, Amapolas taldea, Rebeldes kultur taldea, Pirina Bulgariako dantza tipikoen dantza-taldea, Sumak-Kawsay dantza-taldea, Corazón Boliviano folklore-taldea, Herencia Latina, Integración Sin Fronteras, Kullaguada, Morenada De Los Andes, Mujeres del Maiz, Munata Folcror, Obfu Obi, Orfey Bg Bulgaria, Perú Arte, Salay Sacaba, Sei, Sos Arrazakeria eta Sumaj Sonqo, besteak beste.

Iruñean, 2018ko urriaren 18an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo