Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Pío XII.aren korridore jasangarriko lanetan aurreikusitako epeak betetzen ari dira, eta azaroan abiatuko da azken fasea, Gaztelugibeletik Navas de Tol

Pío XII.aren korridore jasangarriko lanetan aurreikusitako epeak betetzen ari dira, eta azaroan abiatuko da azken fasea, Gaztelugibeletik Navas de Tol

Pío XII.aren korridore jasangarriko lanetan aurreikusitako epeak betetzen ari dira, eta azaroan abiatuko da azken fasea, Gaztelugibeletik Navas de Tolosa kaleraino

Hirigintza Batzordeak bisita egin du aurreikuspenen arabera urte amaierarako bukatuta egongo diren lanetara, zeinetan 1,6 milioi inbertituko baitira

Bi hilabete eta erdi barru amaituta egongo da Pío XII.aren korridore jasangarria; joan den uztailean ospitale-eremuan abiatu ziren hori egiteko jarduketak, eta gaur-gaurkoz, zazpi faseetako (0tik 6ra zenbakituak) lau burutu dira, hasierako kronograman aurreikusitako epeekin bat.

Lanak zirkulazioa eten gabe egiten ari dira, salbu eta asfaltatze-lan jakin batzuen kasuan, ez dira villavesen ibilbideak eta geralekuak moldatu, eta bermatzen ari dira etxebizitza eta garajeetarako sarbideak. Aurreikuspena da lanak Basotxoko eremuan amaitzea, abenduan, horrela lotura guztiz osatuz Irunlarrea kaletik (Mendebaldea) Alde Zaharraren hasieraraino. Udalak guztira 1.595.073 euro inbertituko ditu lan horietan.

Gaur goizean, Hirigintza Batzorde eta Gerentziako kideek, Joseba Asiron Iruñeko alkatea buru zutela, etorbide nagusi hori bisitatu dute, zeinean uneotan lanen 4. fasea gauzatzen ari baita, alegia, urrirako aurreikusitakoa (Iturramako elkargunetik Gaztelugibeleko bidegurutzera). Bertatik bertara ezagutu dute lanetan bertan paratu den bulegoa, zabalik egongo dena esku-hartze osoa gauzatu bitarte, tarte bakoitzeko bizilagun, langile eta enpresarien zalantzei erantzun emateko. Horrez gain, informatzaileek funtzio proaktiboa dute lanen fase bakoitzaren hasieran. Eskuratutako estatistiken arabera, lanen 15 lehen egunen ostean kontsultek behera egin dute arian-arian, eta kontsultak eguneko 10etik (telefonoz zein aurrez aurre) bira murriztu dira.

Etorkizuneko korridore jasangarriaren 2/3 ikus daiteke dagoeneko

Oro har, gutxi gorabehera planifikatutako korridore jasangarriaren bi heren baino gehiago gauzatu ditu esku-hartzeak, dagoeneko. Zenbait gunetan lorezaintza eta zoladurako azken ukituak falta badira ere, jada lanak amaitu dira, oro har, Pio XII.aren eta hiru bide nagusien arteko elkarguneetan: Nafarroa etorbidean, Iturrama kalean eta Pío XII.aren eta Antso Azkarraren elkargunean. Nafarroa etorbidearen eta Antso Ramirez zein Pedro I.aren kaleetara sartzeko gunearen artean dagoen zatia erabat burutu da, nahiz eta tarte horretan oraindik garraio publikoko geralekua birkokatu eta seinaleztapen etzana amaitu behar den.

Uneotan, bisitariek ikusi ahal izan dutenez, Errioxa kalea eta Antso Azkarraren etorbidearen artean dagoen tarteko lanak abiatu dira, eta baita ere, azken elkargune horretatik Urdazubiko Monasterioaren kaleko bidegurutzera (Iturrama berriaren parean) doan tartekoak. Hilabete honetan ere, esku-hartzea bidegurutze horretatik Gaztelugibelerainoko tartera iritsiko da.

Aurreikusitako kronogramaren hurrengo urratsa Gaztelugibel kalea bera da (10. zatia), horrela lanei ekiteko, azaroan, korridore jasangarria osatzeko proiektatu diren hiru azken zatietan, zeinak hiriko erdigunean amaitzen baitira. Gaztelugibeletik aurrera, berrantolaketa-lanak Pío XII.aren azken elkarguneaz harago (Armada etorbidearen elkargunea) iritsiko dira, zehazki, Navas de Tolosa kalera, jada Alde Zaharrerako sarbide dena.

Amaitzen ari dira 1. zatiko behin betiko lanak, proiektuan behin-behinekotzat jotzen zirenak, behin betiko antolaketa zonalde horretako jabe pribatuekiko hitzarmen baten zain zegoelako, besteak beste.

Lau hilabete lanetan bertan arta ematen

Obenasa enpresari esleitutako kontratuaren barruan aurreikusita zegoen herritarrei argibide emateko sistema bat, erantzuna emateko hala lanetan bertan aurrez aurre nola telefonoz egindako kontsultei. Arta eta argibide zerbitzuko langileek aurkeztutako estatistikaren arabera, kontsulten bilakaera beherakorra izan da lau hilabete hauetan, lanen zati bakoitzean lanak abiatzean gorakadak egon direlarik, bereziki elkarguneei buruzkoetan. Galderen edukiak aldatuz joan dira, bai eta zein bideren harira egin diren ere, eta uneotan bizilagunek eta batez ere merkatariek arta eta argibide zerbitzuaren presentzia hautemangarritzat jotzen dute. Horrez gain, Obenasaren presentzia proaktiboa da, aurreikusitako tarte bakoitzean lanak abiatu aurretik informatzaileek establezimenduak bisitatzen baitituzte, informazioa eman eta dituzten zalantzak argitzeko.

Hori horrela, eskuartean duten estatistikaren arabera, lehen hamabost egunetan informatzaileek 5 edo 6 sei telefono dei jasotzen zituzten eguneko, eta aurrez aurreko 3 edo 4 kontsulta, gehienak galdera orokorrei buruzkoak: lanen hasiera-datak, tarte bakoitzerako aurreikusitako epeak, etab. Hortik aurrera, kontsultek behera egin dute, salbu eta elkarguneetan lanak hasteko uneetan (noranzko-aldaketak, ezeztutako biraketak...), eta oraingo egoera da badirela zenbait egun ez dela telefono-deirik jaso, eta lanetan 1 edo 2 kontsulta besterik ez direla jasotzen.

Egindako kontsulten edukiei dagokienez, bizilagunen galderak zerbitzuak zertan geratuko diren izan dute hizpide (edukiontzien kokalekuak, autobusen geralekuak, aparkalekuak...) bai eta bidegurutzeetan zein den zirkulazio-noranzkoa ere, eta merkatariek zamalanetarako guneen inguruan galdetu dute funtsean. Apaingarri edo lorategietako osagaien gaineko galderak ere jaso dira, esaterako, Miguel Induráinen estatua desagertuko den, erloju-termometroak edo zuhaitzak egongo diren, eta abar.

Iruñean, 2018ko urriaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo