Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udazken honetarako Udalak lehen Mikroantzerki jaialdia antolatu du, eta jaioberriendako kultur programa, gazteentzako zinema-kluba zein Civivoxetako s

Udazken honetarako Udalak lehen Mikroantzerki jaialdia antolatu du, eta jaioberriendako kultur programa, gazteentzako zinema-kluba zein Civivoxetako s

Kultur programazio berriak ekimen berriak jartzen ditu martxan, jarduerak publiko zabalari hedatzeko

Udazken honetan Iruñeko Udalak kultur programazioa estreinatuko du, eta ekimen berriak dakartza, jarduerak publiko zabalari hedatzeko: jaioberri eta haur txikiek arte eszenikoetan hasteko berariazko jarduerak eta gazteendako, zinema-klub berria eta Civivoxetan ikus-entzunezkoen, elektronikoen eta 3Den alorreko proiektuetarako sormen-guneak. Gainera, programazioak proposamen eszeniko berriak ekarriko ditu; esate baterako, Iruñeko lehen Mikroantzerki jaialdia, datorren asteburuan estreinatuko dena.

Horiek dira Civivox sareko udazken-neguko programazioan dauden berritasunetako batzuk Udaleko Kulturako Alorrak prestatu duen proposamen horretan, zeina gaur prentsaurrekoan aurkeztu baitute Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta Alorreko zuzendari Maitena Muruzábalek. Aurkezpenean Miguel Munárriz ere izan da, La Nave Producciones Teatrales konpainiaren sortzailekidea, konpainia horrek Iruñeko lehen Mikroantzerki jaialdia antolatu baitu: Mikrostable 2018.

Mikrostableren lehen edizio hau urriaren 19, 20 eta 21ean izango da Kondestable Civivoxean. Programa horrek hiriko erdigunera eramango ditu hamabi konpainiaren proposamen eszeniko garaikideak. Azaldu dutenez, antzerkia ikusteko era ezberdina da, berehalakoa eta "benetakoa" hein handiago batean. Hainbat tokitan, bakarrik 15 minutuko antzezlanetan, hamabi talde hauek txotxongilo, clown, antzezle handi eta ezusteko ugari taularatuko dituzte beren ikuskizunetan.

Honako hauek izango dira parte-hartzaileak: Boboli Theatre Productions, Aranzazu Echeverría, Vega Iguarán, Pez Limbo, Segunsurja, La Sostenible, Malalengua Producciones, Colifata Producciones, Enrique Simón, Nomofobikak, El Pie Varo eta María Andrés. Programazio osoa www.miroteatropamplona.com webgunean kontsultatu ahal da. Sarrerak -4 euroan ikuskizun bakoitzeko- eta eguneroko bonuak -12 euroan 4 ikuskizunetarako- Kondestable Civivoxean eta www.pamplonaescultura.es webgunean eskuratu ahal dira.

VoxTxikia: Iruñeko haur txikien I. jaialdia

Civivox sareko programazio berriak txikiendako tarte berri bat izango du Vox Txikia izenpean, eta jarduera ugari izango ditu hainbat esparrutatik arte eszenikoetako munduan murgiltzen has daitezen. Ildo horretan, Larruko zimurrak ipuin-kontzertua programatu da, eta horren bidez Hegan&Dream konpainiak barne-barneko zentzumen-ikuskizuna eramango du Kondestable Civivoxera, harparen eta zeharkako txirularen doinuak zein hitz-mundua bitarteko (urriaren 27an, larunbatarekin, gaztelania eta euskarazko saiotan). Horrez gain, musika- eta arkitektura-laborategi bat egongo da Kondestable Civivoxean (azaroaren 4an, igandearekin), eta Malebable ikuskizuna Mendillorriko Civivoxean (azaroaren 10ean, larunbatarekin).

VoxTxikian saio didaktiko zein berritzaileak garatuko dira Mendillorriko Civivoxean, KunArte zentroarekin elkarlanean, Gasteizko Paraiso Antzerkiko berrikuntza artistikorako eta haur txikiei bideratutako antzerki-zentroarekin. Hori horrela, Conchas ikuskizuna (azaroaren 17an, larunbatarekin) eta Viaje de una nube (azaroaren 24an, larunbatarekin) izango dira ikuskizunak. Iturramako Civivoxean, bere aldetik, jaioberriendako kamishibai-ipuinen saioa egingo da (azaroaren 21ean, asteazkenarekin), eta haur txikien zaintzarako hitzaldiak Udaleko Haur Eskolekin elkarlanean (urriaren 30ean, asteartearekin, eta azaroaren 19an, astelehenarekin), baita artearen eta haur txikien topaketa bat ere (azaroaren 28an, asteazkenarekin).

Horrez gain, 6 eta 36 hilabete bitarteko jaioberrientzat, plastika-lantegi sorta bat programatu da, zentzumenak ernatzeko, behatze-gaitasuna esnatzeko eta jakin-mina pizteko. Lantegiak Zabalguneko Civivoxean izango dira hilean behin, larunbatetan. Halaber, 0 eta 36 hilabete bitarteko jaioberrientzat, Mendillorriko Civivoxean plastika- eta soinu-sormenari buruzko lantegi sorta bat izango da, zenbait larunbat goizetan; eta Iturraman, jaioberrientzako dantza-lantegia.

Era berean, haur txikientzako liburu-programa abiatuko da. Iturrama eta Yamaguchiko liburutegiekin eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolekin elkarlanean, urriaren 27tik azaroaren 28ra, erakusketa batean ikusgai izango dira hainbat liburu, aldizkari eta argitalpen,, literatura, arte, hezkuntza, elikadura eta abarri buruz, haur txikientzat eta horien senitartekoentzat.

Iruñean, 2018ko urriaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo