Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Bidegorrien Planaren bigarren fasearen proposamena da Iruñeak bizikletetarako 127,4 km-ko azpiegitura-sarea edukitzea 2022rako, eta horrek 8,7 milioik

Bidegorrien Planaren bigarren fasearen proposamena da Iruñeak bizikletetarako 127,4 km-ko azpiegitura-sarea edukitzea 2022rako, eta horrek 8,7 milioik

Jada dauden 36 kilometroei 90 gehitzea aurreikusi da, eta horrela herritarren % 86k ziklo-sarea izango luke bere bizitokitik 100 metrora

Iruñeko Udalak urratsak egiten jarraitzen du mugikortasun jasangarriko eredu berria diseinatzeko. 2017-2020 aldirako Bidegorrien Planak bigarren faseari helduko dio datozen hilabeteotan, xede hartuta bizikleta-sare loturaduna, osoa, jarraitua eta zuzena sortzea, bidegorrien 127,4 kilometroz eta 30 Hiria Planaren ondoriozko ziklo-kaleen sareaz osatua. Bidegorriaren 127,4 kilometro horietatik 36 jada dagoen sarekoak dira, eta aztertu eta berrituko dira, sare berrian txertatze aldera.

Plana gauzatzeko aurreikusi den hasierako inbertsioak 8,7 milioi euro jotzen du, eta Plan horri esker Estatuan bizikletetarako azpiegiturarik onenak dituzten hirien artean kokatuko litzateke Iruña: herritarren % 86k bidegorri bat izango luke bizitokitik gehienez 100 metrora, eta datu horrek gainditu egiten ditu Gasteizek berak dituen asmoak, bertan distantzia hori 250 metroan baitago.

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak eta Mugikortasun zerbitzuko arduradun Alexia Cantok prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur planaren bigarren faseak proposatzen dituen edukiak, eta proposamen hori, hain zuzen, Mugikortasuneko Batzordean azaldu eta eztabaidatuko da heldu den ostegunean. Plan horretan bizikleta beste edozein garraiobideren pareko jotzen da, eta hortaz, hiri osoan zehar ibiltzeko aukera izan behar du, eta erabiltzaile mota guztiek izan behar dute hori erabiltzeko aukera. Hori horrela, proposamenak heldu egiteko dio, filosofia gisa, bizikletari babes berezia emateko beharrari, jasangarria baita ingurumen, ekonomia eta gizartearen arloan.

Hiru bide-trazadura mota: metropoli-sarea, hurbileko sarea eta aisialdirako bideak

Bidegorrien Planean proposatutako sarea diseinatzean honako irizpideak erabili dira: eraginkortasuna, irisgarritasuna, loturagarritasuna zein jarraitutasuna, segurtasuna, erosotasuna, efikazia, gizarte-ekitatea, irakurgarritasuna, efizientzia eta ingurumen-inpaktua. Irizpide horiek bizikleta-sare berriaren diseinuan txertatzeko egungo mugikortasunaren gaineko azterketa egin da, eta horretarako kontzeptu klasikoak berriz definitu dira, hala nola mugikortasun behartua eta ez-behartua. Bidegorrien Planak mugikortasun behartuaren definizioaren barruan sartzen dituen joan-etorriak pertsonek bizitzarako eta garapenerako -barne hartuta norberaren eta beste pertsonen zaintzarako- dituzten oinarrizko beharrak asetzeko egin beharrekoak dira (lantoki, ikastetxe, osasun-zentro eta oinarrizko erosketarako guneetara). Definizio horren bidez lortu nahi da bizikleta-sare berriak gure gizartean dauden mugikortasun mota guztiei erantzutea.

Hiru bide-trazadura mota proposatu dira: metropoli-sarearekin lotura egitekoa, gertuko joan-etorrietan erabiltzekoa eta aisialdirako bide-trazadurak. Bide-trazadura horiez gain, bide osagarriak egongo dira, hau da, ziklo-kaleak: bidegorririk gabeko bideak dira, non gehieneko abiadura 20 edo 30 kilometro ordukoa baita, eta zeinetan bizikidetza-guneak egoten ahalko baitira, bat etorrita, funtsean, Iruña 30 Hiria bihurtzeko ideiarekin.

Pio XII.aren etorbidea litzateke metropoli-sarearekiko loturazko bide baten adibidea. Bide-trazadura horiek hirian zirkulatzeko lehentasunezko bideei (ardatz nagusi diren bideei) eta metropoli-erreiei lotuko zaizkie. Gertuko joan-etorriak egiteko bide-trazadurak aurreko bideek baino zirkulazio bareagoa dutenetan erabiltzen dira, baina horietan ere beharrezkoa da bidegorria zirkulaziotik bereiztea. Auzoetan jarriko lirateke, ondoz ondoko auzoak lotzeko. Azkenik, aisialdirako bide-trazadurek, Arga ibai-parkean dagoena kasu, gertuko joan-etorrietarako bideen tarte batzuekin bat egin lezakete.

Iruñean, 2018ko urriaren 16an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo