Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udala Arma Aretoaren sarbidea aldatzen ari da, eta berokuntza elikatuko duen biomasa-galdara jartzeko prestatze-lanak egiten

Udala Arma Aretoaren sarbidea aldatzen ari da, eta berokuntza elikatuko duen biomasa-galdara jartzeko prestatze-lanak egiten

Onetsitako IFS inbertsioek 150.000 euro hartzen dute barne, berokuntza Arma Aretora eramateko, proiektu honetako bigarren fasean

Herritarren Aferen Batzordeak bisita egin du goizean beroa sortzeko biomasa-zentral bat Ziudadelan instalatzeko lanetara; izan ere, hori da barrutiko eraikinak egokitzeko lehen fasea Hiriartea proiektua garatze aldera. Lanak joan den irailean hasi ziren, eta azaroaren bukaera arte jarraitzea aurreikusita dago. Veolia Servicios Norte S.A.U. enpresa arduratzen da lanez, 184.087 euroan.

Esku-hartzearen xede nagusia Ziudadela beroa sortzeko biomasa-zentral batez hornitzea da, hartara bigarren fase batean Arma Aretoan berokuntza-instalazioa jartzeko bide emanez. Biomasa-zentrala San Anton bastioiko kasamata zaharraren sarbideko tunelean paratzen ari da. Horretarako tunelaren ganga irazgaiztuko da, pellet-galdarako keak kanpora bideratzeko tximinia bat eraikiko da, eta tunelean zurezko irteera-ate bat egingo da, bertatik tanga pelletez bete ahal izateko. Oraingoz, barneko gunearen garbiketa eta galdarak eutsiko dituzten bankadak egin dira.

Beroa sortzeko biomasa-zentralaren instalaziorako prestatze-lanekin batera, beharrezkoak ziren beste lan batzuk ere gauzatu dira. Gaurko bisitan, Herritarren Aferen Batzordeak ikusi ahal izan ditu Arma Aretoaren sarbideko maila beratzeko dagoeneko egindako lanak, sarrera nagusi honetako zorua moldatuta, aretoko ate nagusia kendu eta berriro jarri baita.

Jarduketa horiek Hiriartea proiektuaren barruan daude, Ziudadela kultura garaikideko gune bihurtuko duen proiektua, xede duena topaketarako, gozamenerako eta ezagutzarako gune irekia eskaintzea, betiere sormen-ekimen eta -esperientziatan inspiratuta. Proiektu horri aurre egiteak berekin zekarren egungo Ziudadelako eremua egokitu beharra, irisgarritasunari eta hobekuntzei begira, hala nola Ziudadelako eraikinetan berokuntza paratzea, bertan proposatutako erabilera berriak hartu ahal izateko.

Bigarren fasean berokuntza Arma Aretoraino eramateko lanak egingo dira, eta azpiegitura zabaldu ahalko da barrutiko Mistoen eraikineraino, Guardia-Gorputzaren aretoraino, ate isiletaraino, Laberaino edo Bolborategiraino, besteak beste. Finantza aldetik Jasangarriak diren Inbertsioen proiektuaren barruan, Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak 150.000 euroko partida onetsi zuen kultur arloko eraikinetan hobekuntzak egiteko. Inbertsio hau, nagusiki, Arma Aretoa berokuntzaz hornitzeko bideratuko da, horrela, behin erabilera-aukerak hobetuta, Hiriartea proiektuaren eraikin nagusia eta Arte Garaikidearen bildumaren egoitza izan dadin, besteak beste.

Iruñean, 2018ko urriaren 15ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo