Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Patxi Buldainen Maisu bakartiaren ameskizunak Kondestablen ikusgai, ostegunetik aitzina

Patxi Buldainen Maisu bakartiaren ameskizunak Kondestablen ikusgai, ostegunetik aitzina

Erakusketak ibilbidea egiten du pintura ikasten Parisen hasi zen laurogeita hamar urtetik gorako nazioarteko sortzaile garaikide horren bilakaera artistikoan barna

Ostegunetik aitzina, Kondestablearen jauregiko bi aretotan, ikusleei zabalik egongo da Patxi Buldain pintore garaikidearen Maisu bakartiaren ameskizunak erakusketa. Erakusketak modu kronologikoan berrikusten du 91 urteko sortzaile nafarraren bilakaera piktorikoa; 74 lanez osatuta dago -horietako batzuk neurri handikoak-, eta ibilbidea egiten du 1954an sinatutako autorretratutik hasi eta berriki egindako obretaraino, zeinetan haren eklektizismo handia hauteman baitaiteke, jada ordu luzeen poderioz finkatu dituen esperimentazio teknikoen eta tekniken bidez.

Egileak Kondestablen egiten duen lehen erakusketa da, omenaldia egin nahi dio Buldainen nazioarteko figurari, eta gainera, gogora ekarri nahi du artistaren emazte izan zen Sara Paternain. Erakusketa gaur goizean aurkeztu dute Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta sortzailearen alaba zein erakusketaren komisario Nuria Buldainek; eta azken horrek azaldu du obrak hautatzeko irizpideak sortzailearen ibilbide pertsonal eta sortzailea islatzeko nahiari erantzun diola.

Erakusketa-guneak bi areto hartzen ditu, eta erakusketa bera 13 ataletan banatu da, kronologiarekin bat, teknikaren arabera eta azalpen-testu laburrez lagundurik, pintorearen bizitzaren testuinguruan kokatzeko, hots, 65 urteko ibilbide artistikoan, artistaren lana eta estilo-bilakaera. Erakusketatik kanpo utzi dira eskultura-lanak, grabatuak edo marrazkiak; erakusketaren parte dira, ordea, "somierrak", euskarri artistiko bat, zeinarekin 1993an esperimentatzen hasi baitzen, eta 2008az geroztik Buldainen lanaren gai, ikur eta materia bereizgarri bihurtutakoa.

Kondestableko erakusketa azaroaren 18ra arte egongo da jendearendako zabalik, astelehenetik igandera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Erakusketaren katalogoa eskuragarri dago.

Nazioarteko nafar garaikidea

Patxi Buldain (Uharte, 1927) Frantzian abiatu zuen bere ibilbide artistikoa, 1948an zerbitzu militarra egiten ari zela erbesteratu ostean. Europako abangoardiei eta Chagal, Sartre eta Camus egileei lotuta, besteak beste, pintoreak Irunen egin zuen bere lehen erakusketa, 1969an. Urte horretan bertan, Pariseko Saint-Ouen jauregian Espainiako pinturari buruz egin zen erakusketa handian parte hartzeko gonbita egin zioten.

Buldain 70eko hamarkadan itzuli zen Espainiara, eta Uharten kokatu zuen hala bizitokia nola estudioa. Artea sortzeari eta irakasteari eskainitako etapa horretan hasi zen teknika berriekin esperimentatzen eta bere lanetan hondakin-materialak txertatzen. Uharten, hain zuzen ere, Buldain Fundazioa jardunean aritu zen 2005etik 2012ra, egileak berak inspiratuta eta xede nagusi hartuta arte eta kultura garaikideari bultzada ematea.

Haren obrak Paris, Granada eta Nafarroako museoetan jarri ohi dira ikusgai, nahiz eta Frantzia, Milán, Belgika, New York eta beste zenbait tokitako bilduma partikularretakoak izan.

Iruñean, 2018ko urriaren 11n

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo