Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Fokatuz argazki-lehiaketak hiriaren begirada pertsonalak sarituko ditu, eta 2019ko udal-egutegia irudiztatuko duten argazkiak aukeratuko

Fokatuz argazki-lehiaketak hiriaren begirada pertsonalak sarituko ditu, eta 2019ko udal-egutegia irudiztatuko duten argazkiak aukeratuko

Interesdunek urriaren 31ra arte aurkez ditzakete argitaragabeko 3 argazki, gehienez ere

Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, Fokatuz argazki-lehiaketarako deialdia egin du berriro aurten. Urriaren 31ko (asteazkena) 21:00etan amaituko da epea Iruñean ateratako eta hiriaren gaineko begirada pertsonala islatzen duten argazkiak aurkezteko. Iaz bezala, lehiaketaren epaimahai teknikoak 2019. urteko udal-egutegia osatuko duten irudiak hautatuko ditu aurkeztutakoen artean.

Argazkiak nahitaez argazki-paperean aurkeztuko dira, 30 x 40 cm-ko formatuan. Orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cm-koa, markoztatze-materialarekin bat egin dezan. Ez dira onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarrien gainean aurkeztutako argazkiak. Bakoitzak argitaragabeko 3 argazki aurkez ditzake bakarrik. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak. Edizio honetan, gainera, derrigorrean atxiki behar da argazkien fitxategia JPEG formatuan, CD edo USB euskarrian, epaimahai teknikoaren lana errazteko. Euskarri horiek jabeei itzuliko zaizkie argazkiak itzultzean. Argazkiak aurkezten dituenak bere gain hartzen du erantzukizuna irudietan agertzen direnek baimena eta / edo onespena eman dezaten.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu beharko dira (Gortari Doktorearen plaza, zk.g.), astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Bai bertara joanez bai posta bidez aurkeztu ahal dira. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira (izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotze-data); eta, horiez gain, argazkia zein tokitan egin den eta argazkiaren deskribapen laburra. Iaz 282 argazki aurkeztu ziren.

Epaimahaia argazkilari profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute. Lehen saria 800 eurokoa da; bigarren saria, 500 eurokoa, eta hirugarren saria, 400 eurokoa. Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako 500 euroko sari bat ere ezartzen dute lehiaketaren oinarriek. Horrez gain, 150 euroko hamabi sari daude, 2019. urteko udal-egutegia osatzeko hautatutako irudien egileentzako bana.

Abendurako erakusketa bat aurreikusi da Kondestablen, aurkeztutako argazkirik onenen sorta hautatu bat ikusgai paratzeko. Epaimahaiak parte-hartzaile bakoitzaren bat hautatuko du . Erakusketa irekita egongo da abenduaren 20tik urtarrilaren 20ra.

Iruñean, 2018ko urriaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo