Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Bederatzi herrialdeko 148 kubo-jokalari errekorrak hausten eta 18 kategoriatan titulu nazionalak lortzen saiatuko dira, ostiral honetan Speedscubing-e

Bederatzi herrialdeko 148 kubo-jokalari errekorrak hausten eta 18 kategoriatan titulu nazionalak lortzen saiatuko dira, ostiral honetan Speedscubing-e

Publikoa streaming-en sartu ahalko da edo errondetara bertaratu, ginkana batean parte hartu, modalitate bitxietan lehiatu eta buru-hausgarriak erosi

Asteburu honetan Speedscubing-en Espainiako XV. Txapelketa egingo da, Rubiken kuboari lotutako lehiaketa-modalitate bat, askoz buru-hausgarri sekuentzial gehiago eta kontinente ezberdinetan urteetan zehar sortutako hainbat modalitate barne hartzen dituena. Topaketa urriaren 12, 13 eta 14an izango da, Iruñeko Labrit pilotalekuan, eta sarrera doan zein librea izango da. 148 pertsonak eman dute izena aurrikusitako 18 lehiaketa-modalitateetako batean edo gehiagotan;Kuboaren Munduko Elkarteak erregulatuta dituen guztiak dira 18 horiek, hain zuzen. Izen eman dutenen artean badira nazioko eta nazioarteko kubo-jokalaririk onenetako batzuk.

Goizean ekitaldia aurkeztu du Iruñeko Udaleko Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Esther Cremaesek, Rubik Kuboaren Espainiako Elkarteko (AECR) kide Julen Simón Iriarterekin batera. Ekitaldi horretan, txapelketa-egunak 09:00etatik 21:00etara izango direla azaldu dute, eta, halaber, topaketa-errondekin batera, publikoari zuzendutako beste doako jarduera batzuk ere egingo direla. Sari-banaketa igandean izango da 17:30ean.

Adibidez, ofizial ez diren zortzi kategoriatan ere parte hartzeko gune bat dago aurreikusita: kuboaren piezak fisikoki muntatzea, osatu aurretik; kuboa ahozko aginduak betez osatzea; etab. Horrez gain, ginkana bat dago programatuta, zeinak parte-hartzaileen curriculumei buruzko probak baititu; baita buru-hausgarri bereziak saltzeko gune bat eta kuboz osatutako horma-irudi handi bat ere.

Ezein egunetan joan ezin direnentzat, edo txapelketa speedcubing-aren munduko esatari profesionalek komentatuta ikusi nahi dutenentzat, jardunaldiak zuzenean emango dira streamming-en Twitch-en bidez (https://www.twitch.tv/worldcubeassociation). Gainera, topaketak pilotalekuan bertan proiektatuko dira, zuzenean, horrela ikusleek probak hurbiletik ikus ditzaten. Aurreko erronden emaitzak ere ikusgai jarriko dira, atsedenaldietan.

Txapelketa: % 11,4, emakumeak

Txapelketa urtero egiten da, eta Rubik Kuboaren Espainiako Elkarteak urtean antolatzen dituen ekitaldi handienetako bat da. A Coruñan 2008an egindakoaren ondoren, hamarkada honetan iparraldeko zonaldean gauzatzen den lehena da. 148 parte-hartzailek eman dute izena; horietako % 88,5k ez du lehen aldiz parte hartzen topaketa ofizial batean. Izena eman dutenen artean bederatzi herrialdetako parte-hartzaileak daude: Espainia, Maroko, Herbehereak, Peru, Austria, Alemania, Hungaria, Polonia eta Frantzia. Edizio honetan 17 emakumek eman dute izena; parte-hartzaileen % 11,4 dira.

18 kategoriatako topaketa baztertzaileak ostiral, larunbat eta igandean banatuko dira, eta gutxienez bi klasifikazio-erronda izango dira kategoriako. Ohikoa denez, eskatuena 3x3x3 kubo klasikoarena izan da, 144 lagunek eman baitute izena, eta, jarraian, 2x2x2 modalitatearen, 127k eskatuta, eta Pyramix-ena, 113k. Berriro eskari gutxien 5x5x5 itsumustuka kategorian daude: 10 lagunek eman dute izena, itsumustukako lau modalitateetan guztira 85 izen-emate pilatzen direla nabarmendu behar badugu ere. Izena eman duten 148 horietako bik bakarrik eman dute izena txapelketako kategoria guztietan.

Izen horien artean Espainiako kubo-jokalari onenetako batzuk daude, eta nazioarte-ko jokalariren bat ere bai; adibidez, Kuboa itsumustuka kategorian Europako txapeldunorde Arthur Garcinek zein Europako hirugarrena den Berta Garcíak hartuko dute parte. Square-1 modalitatean Europako txapeldunorde den Javier López ere izango da bertan, baita txapelketa irabazteko gogokoena dena ere: Carlos Méndez, Rubik Kuboan lau aldiz Espainiako txapeldun eta 2x2 kuboan Europako txapeldun, 2014an. Ohikoa da halako hitzorduotan nazio-errekor (NR) asko haustea.

Joan baino lehen nolabait kokatu nahi dutenentzat, lehiaketaren araudia WCAren webgunean dago eskuragai, eta bertan txapelketari buruzko argibide gehigarriak aurkitu ahal dira. Txapelketa Kuboaren Munduko Elkarteak (WCA) erregulatu du, Rubik Kuboaren Espainiako Elkarte eta Nafarroako Euskal Pilotaren Federazioarekin elkarlanean.

Garaile, parte-hartzaile eta ikusleendako sariak

Kategoria bakoitzeko garaileei emango zaizkien sarien artean hauek daude: dominak, txapelketaren logotipoa duten kristalezko trofeoak eta dagokion modalitatean Espainiako aurtengo garaile izanaren ziurtagiri diren diplomak. Horrez gain, txapelketaren txapeldunak (3x3x3-aren edo Rubiken kubo klasikoaren finalean) txapel bat eta 2018ko Espainiako txapeldun titulua jasoko ditu.

Kategorietako garaileendako sariez gain, parte-hartzaile guztiendako opariak egongo dira, eta erregistroan bertan emango dira. Parte-hartzaile bakoitzak pakete bat jasoko du: txapelketaren harira bereziki diseinatutako kamiseta bat, txapelketaren poster ofiziala, txapelketan zehar identifikatuta izateko kredentziala, Rubiken kubo bat eta hiriaren informazio turistikoa zein txapelketari buruzkoa.

Baina, parte-hartzaileek ez ezik, ikusle guztiek opariak jasotzeko aukera izango dute, sarreran zozketa baterako txartel bat jasoko baitute; zozketa igande arratsaldean egingo da, eta mota askotariko kuboak, posterrak eta kamisetak banatuko dira.

Iruñeko armarria osatzen duten 897 kubo

Ikusleak giroan sartzeko eta, parte-hartzaileak bere aisialdian - halakorik badute,- entretenituta egon daitezen, antolatzaileek hainbat jarduera aurreikusi dituzte txapelketarekin batera, guztiak doan eta aurrez izena eman gabe.

Hasteko, Rubik Kuboaren Espainiako Elkarteak gune bat izango du, eta bertan ofizial ez diren eta entretenimendua iragartzen duten zortzi kategoriatan parte hartu ahalko da, bakarka, bikoteka edo taldeka. Adibidez, Rubiken bi kubo aldi berean osatu beharko dira (bakoitza esku batez) edo, kubimount kategorian, parte-hartzaileek kuboaren piezak fisikoki muntatu beharko dituzte, osatu aurretik. Gainera, ahozko aginduak betez osatuko dira kubo batzuk, bikoteka: parte-hartzaileetako batek begiak estalita edukiko ditu eta besteak esan beharko dio osatzeko zein mugimendu egin.

Ginkana batean parte-hartzeko aukera ere egongo da, eta izena ematen dutenek ezaugarri jakin bat betezen duen txapelketako parte-hartzailea topatu beharko dute probak gainditzeko, adibidez,Espainian errekorren bat edukitzea, bere urtebetetzean lehiatu izana, edo 10 urte baino gehiagoz lehiatu izana.

Hiru egunetan zehar, KubeKings denda kolaboratzailearen stand bat egongo da, eta bertan mota guztietako kuboak erosi ahalko dira, oso ezohikoak direnak ere bai. Asteburuan, gainera, animatzen direnek beste erronka bati aurre egiteko aukeraedukiko dute: Rubiken kuboa ahalik eta azkarren osatzea, Speedscubing-en Espainiako XV. Txapelketaren kartela irudiztatzen duen nahasketa abiapuntu. Proba honetako lehiatzaileei buru-hausgarri bat emango zaie, piezak txapelketaren logotipoan agertzen diren bezalaxe kokatuta. Kartela dagoeneko publikoa denez, entrenatzen has daitezke. Txapelketa osoan zehar, ekitaldira bertaratutakoek Erno Rubiken buru-hausgarriaren hautazko erabileretako beste bat ikusiko dute, erabilera artistikoa; izan ere, bisitariei harrera egingo die, pilotalekuko sarreran, Iruñeko armarriaren irudia duen mosaiko handi batek, 897 kubok osatuak.

Iruñean, 2018ko urriaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo