Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñean izango da Picasso. Guernicaren bidaia erakusketa ibiltaria, XX. mendeko obra garrantzitsu batek duen pisu sinboliko unibertsalaren analisia

Iruñean izango da Picasso. Guernicaren bidaia erakusketa ibiltaria, XX. mendeko obra garrantzitsu batek duen pisu sinboliko unibertsalaren analisia

"la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Reina Sofia Arte Gune eta Museoak elkarrekin ekoiztu dute, eta banakako bisita gidatuak egingo dira, doan

Gaurtik hasita eta datorren azaroaren 3ra arte, Iruñean izango da Sarasate pasealekuan paratuko den Picasso. Guernicaren bidaia erakusketa ibiltaria, "la Caixa" Gizarte Ekintzak eta Reina Sofia Arte Gune eta Museoak ekoiztu dutena Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Erakusketak askotariko objektu eta ikus-entzunezko obren bidez biltzen du Picassoren maisu-lan ikonikoaren inguruko historia, eta hurbiltzen direnei lagunduko die espazioa, garaia eta memoria kolektiboa direla medio nazioartean esangura handia duen "koadro ibiltari" horren testuingurua ulertzen.

Guernica artelanak 80 urte bete ditu, eta eutsi egiten dio XX. mendeko pinturan gerraren sarraskia salatzeko lortutako protagonismoari. Erakusketa bost ardatz tematikoetan dago banatuta, eta ibilbidea egiten du koadroaren beraren sorreratik -1937an, Parisko Nazioarteko Erakusketarako-, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu eta erbesteratu zirenendako dirua biltzeko sistema gisa erabili zen arte, nazioartean protesta-ikur gisa erdietsitako ospea ere jorratuz. Hori horrela, erakusketak hainbat alderdi lantzen ditu: koadroak gerraren gainean egiten duen salaketa/alegoria unibertsal gisa duen balioa, artearen papera propaganda politikoan eta artelanak berak duen balio artistikoa.

Gaur goizean, Iruñeko alkate Joseba Asironek, Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi Maider Belokik, CaixaBankek Nafarroan duen lurralde-zuzendari Ana Díez Fontanak eta Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakari Javier Mirandak bisita egin dute erakusketara, haren komisario Carlos Martinek lagunduta, eta ibilbide horretan ezagutu ahal izan dituzte XX. mendeko zein gaur egungo gertakari eta joera garrantzitsuenak.

Iruñean, 2018ko urriaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo