Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeak Carmen Baroja y Nessi idazleak kultur munduari egindako ekarpena aintzatetsi du, oroit-plaka bat paratuz haren sorleku eta bizitoki izandako e

Iruñeak Carmen Baroja y Nessi idazleak kultur munduari egindako ekarpena aintzatetsi du, oroit-plaka bat paratuz haren sorleku eta bizitoki izandako e

Udalak nabarmendu du 98ko Belaunaldian emakumeen eskubideen alde agertu zuen konpromisoa

Iruñeak aintzatespena egin dio Carmen Baroja y Nessi idazleari, oroit-plaka bat paratuz haren sorleku eta bizitoki izandako etxe zaharrean, Kale Berriko 30ean. Horrela, Udalak nabarmendu nahi ditu idazle horrek 98ko Belaunaldian emakumeen eskubideen alde agertutako konpromisoa, bai eta kultur arloan egindako ekarpena ere.

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako beste kide batzuek ekitaldian parte hartu dute, eta bertan izan dira, baita ere, Carmen Baroja y Nessiren biloba ez ezik idazlea ere den Carmen Caro eta San Frantzisko Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak, zeintzuek omendutakoaren biografia hainbat saiotan landu ondoren gaur omenaldi berezia egin baitiote idazleari, haren testuak kalean bertan irakurriz.

Carmen Baroja y Nessi Kale Berriko 30ean zegoen etxean jaio zen, 1883ko abenduaren 10ean. Orain, eraikin horren fatxadan honako hitz hauek irakur daitezke, gaztelaniaz eta euskaraz: "Kale honetan 30 zenbakia duen eraikin zaharrean jaio zen, 1883ko abenduaren 10ean, Carmen Baroja y Nessi, emakumeen eskubideekin engaiaturik zegoen 98ko Belaunaldiko idazlea, Pío Baroja eleberrigilearen arreba eta Julio Caro Baroja antropologo-historialariaren zein Pío Caro Baroja dokumentalistaren ama".

Ekitaldian piano- eta txelo-musika egon da, Suakai-ren eskutik, Robert Shumannen Drei Fantasiestücke Op.73 (Hiru fantasia pieza) laneko zenbait pieza jo dituztelarik. Konpositore aleman hori aukeratu da Carmen Baroja y Nessi musikazale eta piano-jotzaileak konpositore alemanekiko zuen zaletasuna dela medio. Honako piezak jo dira: lehenengoa, Zart und mit Ausdruck (eztia eta espresio handikoa) eta bigarrena, Lebhaft, leicht (bizia, arina).

Iruñean, 2018ko urriaren 9an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo