Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak Lezkairun izango den haur eskolako proiektuaren oinarriak aurkeztu ditu, eta 2020. urterako egongo litzateke prest 114 haurrendako 1.90

Iruñeko Udalak Lezkairun izango den haur eskolako proiektuaren oinarriak aurkeztu ditu, eta 2020. urterako egongo litzateke prest 114 haurrendako 1.90

Eskolak egonaldi erdia eta osoa izango ditu, Berdintasun plazaren ondoko lursailean egongo da, eta 1,9 milioi euroko kostua izango du

Iruñeko Udalak Lezkairu auzoan haur-eskola berri bat eraikitzeko izapideak hasiko ditu. 0 - 3 urte bitarteko 114 haurrendako lekua -egonaldi erdian edo osoan- izango duen zentroa egitea aurreikusi da, eta berritasun gisa, gune bat izango du familiek ere seme-alaben hezkuntza zein hazkuntzan parte har dezaten. Aurreikusitako inbertsioa 1,9 milioi euro da guztira. Litekeena da zentroa 2020 - 2021eko ikasturtean amaituta egotea. Lehen urratsa eginez, goizean, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Gobernu Batzordeak eraikinerako proiektu arkitektonikoaren kontratazio-oinarriak ezagutu ditu; proiektu hori 90.000 eurotan baloratutako lana da.

Zentro hau Berdintasun plazaren ondoko lursail batean kokatuko da, Lezkairuko kirol-instalazioen aurrean, eta Eguesibar kalearekin mugakide. Eraikina, eraiki berria, gutxi gorabehera 1.900 m2-koa izango da, kanpoko patiotik eta urbanizazio-aldeetatik zabalduta. Gainera, haur-eskola honek eraiki berri den eta hurrengo urteetan gero eta hezkuntza-azpiegitura gehiago beharko dituen auzo baten eskaria asebeteko du.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari eta Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren lehendakari Maider Belokik eta erakunde autonomoaren kudeatzaile Alfredo Hoyuelosek garatzen ari diren lan-ildoak aurkeztu dituzte. Lezkairuko haur-eskolak egonaldi osoa zeinerdia eta senitartekoendako gune bat eskainiko ditu, eta, horrela, ikastetxe publiko berritzaile bezala sortzen da, hiru zerbitzu osagarri eta bateragarri horiek dituela. Egonaldi osoan aurreikusita dago 0 - 3 urte bitarteko 71 haurrendako lekua izatea, eta jardunaldi erdian beste 43 haurrendako tokia. Horrez gain, txandaka 102 familia hartu ahalko ditu familia-gunean. Zentroan lanean izango dira zuzendaritzan pertsona bat eta 14 haur-hezitzaile, zerbitzuetako langileez gain.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo