Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak indarkeria sexistei buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu du urriaren 18tik 20ra, horiek hizpide hartu, aztertu, prebenitu eta desagerrarazt

Udalak indarkeria sexistei buruzko nazioarteko biltzar bat antolatu du urriaren 18tik 20ra, horiek hizpide hartu, aztertu, prebenitu eta desagerrarazt

Zuzenbidearen, komunikabideen, ikerketaren eta aktibismo feministaren arloko profesionalei zuzenduta dago, eta hogei bat hizlari bilduko ditu Baluarten

Iruñeko Udalak urrats gehiago emango ditu emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak antzeman eta horien aurka egiteko hartu zuen konpromisoan aurrera egiteko. Horretarako, Indarkeria Sexistei buruzko Nazioarteko Biltzarra antolatu du, urriaren 18tik 20ra, Baluarte Biltzar Jauregia eta Auditorioan, halako topagune bat sortzeko non horien inguruan eztabaidatu eta desagertu daitezen jardunbide egokietan sakonduko baita. Hitzorduaren helburua da emakumeen kontrako indarkeria horiek hizpide hartzea, ikertzea, prebenitzea eta errotik desagerraraztea, lan-mahai, hitzaldi, mahai-inguru eta hausnarketa komunitarioen bidez.

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Berdintasuneko udal-teknikari Zaloa Basabek gaur goizean aurkeztu dituzte nazioarteko biltzar honen edukiak eta programa, zeinak hainbat esparrutako profesionalei zuzenduta baitaude, besteak beste, zuzenbidean, komunikabideetan, ikerketan eta aktibismo feministan jarduten direnei. Biltzarrera joan nahi dutenek doan eman dezakete izena, urriaren 17ko (asteazkena) 12:00ak arte, www.congresoviolenciassexistas.com webgunearen bidez.

Gogoeta eta ikerketarako gunea izan nahi du biltzarrak, indarkeria sexistei lotutako ardatz ezberdinei heltzeko tokia. Hori horrela, indarkeria sexista horren birkontzeptualizazioa  landuko da, bereizitako hiru esparrutan: esparru judizialean, komunikabideen esparruan eta ikerketakoan. Halaber, emakumeen kontrako indarkeria kasuetan elkarri lotzen zaizkion faktoreak aztertuko dira, eta profesionalei marko teoriko bat emango zaie, emakumeen aurkako askotariko indarkerien konplexutasuna jaso eta azterketa-tresna berriak sortuko dituena. Azkenik, indarkeria horiei aurrea hartzea oztopatzen duten gabeziak eta ahuleziak antzemateko saioa egingo da, eta garatzen ari diren hainbat estrategia eta esperientzien berri emango da. 

Hitzaldi, solasaldi eta mahai-inguruen programak indarkeriaren adierazpen guzti-guztietan sakondu eta jatorrien inguruan hausnartu nahi du, eta konplexutasunean hartu egoera horiek non emakumeek, gainera, gizarte-bazterketa, gerra-gatazka eta abarrekin lotutako egoerei aurre egin behar baitiete. Erronka horri esparru profesionaletik, instituzionaletik edo aktibismotik heldu nahi zaio, emakumeen kontrako indarkeriak desagerrarazteko konpromiso komun irmoaz.

Iruñean, 2018ko urriaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo