Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Berdintasun Ordenantzaren inguruko eztabaida abiatu du, Administrazioaren jarduketan benetako ekitatea bermatu nahi duen zirriborro bat aurkezt

Udalak Berdintasun Ordenantzaren inguruko eztabaida abiatu du, Administrazioaren jarduketan benetako ekitatea bermatu nahi duen zirriborro bat aurkezt

Proposamenak 73 artikulu ditu, eta legezko arau bihurtzen du berdintasun-politikoak betetzea Alor guztietako plangintza, kudeaketa eta komunikazioan

Iruñeko Udalak Berdintasuneko Ordenantza-proposamenaren zirriborroa aurkeztu du gaur, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-politiken betekizunari lege-mailako arau izaera emate aldera egiten du Udaleko alor guztietan. Hori horrela, berdintasun-irizpideak kontuan hartzeko derrigortasuna txertatzea proposatzen da, kontratu publikoak esleitu eta laguntza zein diru-laguntzak emateari begira. Halaber, zirriborroak genero-ikuspegia txertatzen du kirol, hezkuntza edo hirigintza esparruetan, eta, horrez gain, gaur aurkeztutako agiriak proposatzen du ezein arau edo plan onetsi aurretik horiek izan dezaketen genero-inpaktuaren berri eman beharko dela.

Puntu horiek, besteak beste, jasota daude gaur goizean Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Berdintasuneko teknikari Zaloa Basabek prentsaurrekoan aurkeztu duten Berdintasuneko Ordenantza-proposamenaren zirriborroan. Zirriborro horren jendaurreko aurkezpenaren ostean, kontsulta publikorako epe bat irekiko da orain www.pamplona.es webgunean, herritarrek egoki jotzen dituzten iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten. Alor desberdinek ekarpen horien berri emango dute, maila teknikoan, eta, egoki jotzen badira, proposamenean txertatuko dira; geroago herritarrek parte hartzeko prozesu bat abiatuko da testu berriaren inguruan, betiere proiektua Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta Batzordera zein Osoko Bilkurara eraman aurretik. Aurreikuspenen arabera, prozedura horren ondoriozko testu arauemailea behin betiko onesteko eztabaida datorren urteko lehen hiruhilekoan egingo litzateke.

Iruñean, 2018ko urriaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo