Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeak Tokiko Produktuen III. Astea ospatuko du, eta horren kariaz egingo dira bisitak Nafarroa osoko nekazaritzako elikagaien ekoizleei, dastaketak

Iruñeak Tokiko Produktuen III. Astea ospatuko du, eta horren kariaz egingo dira bisitak Nafarroa osoko nekazaritzako elikagaien ekoizleei, dastaketak

Udalak antolatu du urriaren 10etik 14ra izango den ekimen hau, artisauen elkartearekin, NNPEKekin eta Intia-Reyno Gourmetekin batera

Iruñeak urriaren 10etik 14ra ospatuko du Tokiko Produktuen Astea, eta horren kariaz egingo dira: bisitak, geografia nafar osoko nekazaritzako elikagaien ekoizleei; jardunaldi teknikoak; askotariko dastaketak; lantegiak; eta azoka bat, 40 artisau baino gehiagorekin, zeinek hiriko erdigunea tokiko artisau-produktuen jai-gunea bilakatuko baitute. Iruñeko Udalak Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkartearekin, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (CPAEN-NNPEK) eta Nafarroako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuarekin (INTIA-Reyno Gourmet) elkarlanean antolatu du ekimena, toki-produkzioaren kalitatea eta horrek egitura sozial eta ekonomikoan duen garrantzia aldarrikatzeko.

Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek programa honen hirugarren edizioa aurkeztu du gaur goizeko prentsaurrekoan, Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluko (CPAEN-NNPEK) ordezkari Franco Malucelli Brunorekin, INTIA-Reyno Gourmeteko ordezkari Juanma Intxaurrandietarekin eta Elikagai Artisauen Ekoizleen Elkarteko ordezkari Jesús Ordunarekin. Programa osoa www.pamplona.es/productolocal kontsultatu ahal da.

Ekimen honen helburua da ikusgarri egitea eta balioestea hala tokiko produktuak eta ekoizleen lana nola, oro har, tokiko ekoizpenaren inguruko filosofia, eta hori, hainbat arrazoi direla medio: jasangarritasunari eta elikatzeko aztura osasungarriei egiten dien ekarpenarengatik, halako jakien kalitate egiaztatuarengatik eta Iruñeko zein Foru Komunitate osoko ekonomiaren eragile izateagatik.

Iruñean, 2018ko urriaren 5ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo