Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Javier del Barrio eta Goiz Eder Iturain izan dira irabazleak Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako Haurrendako Antzerki Testuen XXVII. L

Javier del Barrio eta Goiz Eder Iturain izan dira irabazleak Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatutako Haurrendako Antzerki Testuen XXVII. L

Lehiaketara gaztelaniazko eta euskarazko 48 lan aurkeztu ziren, irabazleek 2.500 euro jasoko dituzte, eta lana ekoiztu eta estreinatzeko aukera izango dute

Javier del Barrioren El hijo de Bean Nighe eta Goiz Eder Iturainen Mikaela Paela lanak izan dira irabazleak Haurrendako Antzerki Testuen XXVII. Lehiaketan, gaztelaniaz eta euskaraz, hurrenez hurren. Lehiaketak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak antolatuak, 48 lan jaso ditu aurten, 41, gaztelaniaz, eta 7, euskaraz. 2017an 55 lan aurkeztu ziren, 47 gaztelaniaz eta 8 euskaraz.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Nafarroako Antzerki Eskolako ordezkari Fuensanta Onrubiak eta epaimahaikideen ordezkari Mikel Mikeok jakitera eman dituzte aurtengo edizioaren irabazleak, prentsaurrekoan ere izan direnak, eta aurkeztutako lan guztien kalitatea nabarmendu dute. Lehiaketako sariak barne hartzen ditu 2.500 euro, dirutan, bai eta datorren urtean lana ekoiztu eta taularatzeko aukera ere, haurrei zuzendutako emanaldietan, haiei zuzenduak baitira idatzitako istorioak.

El hijo de Bean Nighe lanari buruz epaimahaiak nabarmendu du antzinako kondairen magia helaraztea lortzen duela, maitatzen ditugun pertsonak agurtzeak berekin dakarren esperientzia emozionalean barneratzeko gonbita egiten duen istorioaren bidez.  Alderdi nabarmenduenak izan dira, besteak beste, antzerkiak berezkoa duen hizkera -giro iradokitzailea sortzen duena-, taularatzeko bide ematen duen egitura dramatiko zaindua eta giza pertsonaia konplexu eta nabardurez beteak. 

Mikaela Paela lanean istorioaren interesa baloratu da, joskera, ikuskizun erakargarri gisa taularatzeko aukera eta testuaren aberastasuna. Mikaela halako goiz batean eskolara hankan hazkura bitxia duela doan haurra da. Eskolan haur batek iseka egiten dio. Mikaela Paela deitzen dio; horrek ez dio inolako graziarik egiten eta modu txarrean erreakzionatzen du. Haserre, zapuztuta... gelditu da. Ez daki zer egin berriro ongi egotearren. Beharbada, lehendabizi hazkura hori baretu beharko luke, baina hori ez zaio erraza suertatuko. 

Iruñean, 2018ko urriaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo