Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. El Milagro de la Niña konpainiak antzerkia, dantza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Ametsetan (EnSueños) ikuskizuna taularatuko du larun

El Milagro de la Niña konpainiak antzerkia, dantza, musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen Ametsetan (EnSueños) ikuskizuna taularatuko du larun

Garaikidek beste hitzordu bat jarri digu, hitzordu bikoitza jarri ere, 12:00etan eta 18:00etan, eta sarrerak Civivoxean bertan eta kulturako udal-webgunean eros daitezke, 3 euroan

Ametsetan (EnSueños) da Garaikideren edizio honetan familiei zuzenduta programatu den ikuskizuna. El Milagro de la Niña konpainiak Institut d´Estudis Balearics erakundearekin elkarlanean sortu duen diziplina anitzeko ikuskizuna da, dantza, antzerkia, jatorrizko musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Bi emanaldi izango dira, 12:00etan eta 18:00etan, biak ala biak Iturramako Civivoxean. Sarrerak 3 euroan daude salgai, Civivoxean bertan, edo bestela, on line www.pamplonaescultura.eseta www.pamplonaescultura.es webguneetan.

Muntaiak bere unibertso plastiko eta bisual propioa sortzen du, eta horren bidez lortzen du haurrei atxikitzea, argumentu erraz batez: emakume batek dantzaz irudikatzen du mundu berde batean jaiotzea. Poztu egiten da bere esku eraikitzaileak ikustean, aulki bat, etxe bat eta abar sortzen baitituzte. Eguna eta gaua antzematen ikasten du. Eguzkia, haizea, euria, haziak, loreak. Munduan esperimentatuz antzematen ditu emozioak, eta lorategi hori beste norbaiten begiekin partekatu nahi izango du.

Lan honen sorburua haurdunaldiko azken hilabetean den umearen behaketa izan da, eta xedea, haurrak murgilaraztea dantzaren eta plastikaren hizkuntza abstraktuan. Asmoa da gorputza lantzea antzerki-dantza hinduan nola, halako moduan non mugimendu bakoitza lotuta egongo baita irudi bati edo benetako kontzeptu bati. Horrela, dantzaren abiapuntua eguneroko mugimendu baten estilizazioa da, eta erraz kodifikatu daiteke ikusleentzat, gai baitira dantzaren bitartez historiaren narrazioa antzemateko. Lan honen euskarazko bertsioa 2015eko maiatzean estreinatu zen, Durangon, San Agustin Kulturguneko antzokian, eta Arkaiz Zarragak itzuli zuen, filologo, euskara-irakasle eta glotodidaktikan adituak.

Ikuskizunaren egile, zuzendari eta aktorea Inés Sarmiento da, 2006az geroztik El Milagro de la Niña izen artistikoaz lan egiten duena. Hasiera-hasieratik, konpainiak izaera bikoitza izan du. Alde batetik, haurrendako antzerki-taldea, ikuskizun eta lantegiak sortzen dituena; eta bestetik, helduendako antzezlan eta performanceak egiten ditu, zeinen bidez bere ikuspegi poetiko berezia adierazi nahi baitu. Ametsetan (EnSueños) ikuskizunaren bereizgarrietako bat musika originala da, David Arcosek sortua halako soinu-unibertso bat sortuz non indiar musika benetako soinuekin uztartzen baita.

Iruñean, 2018ko urriaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo