Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Smart Iruña Lab programa abiatu du, Smart City kontzeptupeko teknologia berriak eta irtenbideak probatzeko, betiere bizi-kalitatea eta garapen

Udalak Smart Iruña Lab programa abiatu du, Smart City kontzeptupeko teknologia berriak eta irtenbideak probatzeko, betiere bizi-kalitatea eta garapen

Epea irekita dago beren ideiak hiri-laborategi berri honetan probatu nahi dituzten ekintzaile edo enpresen 5 proiektu hautatzeko

Iruñeko Udalak Smart Iruña Lab programa abiatu du, Smart City kontzeptupeko teknologia berriak eta irtenbideak probatzeko, betiere herritarren bizi-kalitatea hobetzen badute eta Iruñeko garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen badute. Programaren xedea da hiria hiri-laborategi bihurtzea, ekintzaileek zein enpresek beren asmakizun eta irtenbide teknologikoak proba ditzaten. Datorren asteetan zehar Smart City kontzeptupeko 5 proiektu hautatuko dira, Iruñean proiektu pilotuak garatu ditzaten. Udalak enpresa arloko prestakuntza eta laguntza emango dizkie.

Programa berri hau gaur goizean aurkeztu eta abiatu dute, Iruñeko Udaletxean, Gardentasun, Berrikuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzi ordezkari Aritz Romeok, Gardentasuneko Alorreko zuzendari Arturo Ferrerek eta proiektuari euskarri ematen dio Inspiria aholkularitza teknikoko ordezkari César Usozek.

Smart Iruña Lab bat dator Iruñeko Udala garatzen ari den Hiri Plan Estrategikoarekin, non jasotzen baitira eraldaketa-ardatz nagusiak etorkizuneko hiria lortze aldera. Programa hau azelerazio teknologikoak hartaratutako eredu ekonomikoaren aldaketa-testuinguru batean diseinatu da, eta hiriendako askotariko aukerak sortuko ditu hiriaren kudeaketa hobetu eta zerbitzu publikoak hobeki emateko, bizigarritasuna suspertzeko eta garapen ekonomiko eta sozialari bultzada emateko.

Iruñeko Udalak ulertzen du halako aukera bati herritarren eragile publiko eta pribatuekiko elkarlana eta kooperazioa sustatuz heldu behar zaiola, eta programa eta proiektu pilotuak diseinatuz eta abian jarriz, baldin eta Iruña kokatzen badute "gero eta zerbitzu berritzaileagoak ematen dituen plataforma" gisa, apustu irmoa eginez berrikuntza sozial eta teknologikoaren alde, bai eta bertako bizilagunen bizi-kalitatearen alde.

Lehen bost proiektuak, 2018n

Programak, 2018ko edizio honetan, Smart City kontzeptupeko 5 proiektu edo irtenbide berritzaile hautatuko ditu, gehienez ere, zeinek aukera izango baitute hitzarmen bat sinatzeko Iruñeko Udalarekin, bide emango diena haien irtenbidea benetako erabilera-testuinguru batean probatzeko ezarritako aldian zehar. Irtenbidearen funtzionamendu errealaren gaineko feedbacka ere eskuratuko dute , eta programan parte-hartzeak eta komunikabideetan izandako hedapenak nolabaiteko ospea emango diete. Halaber, enpresa arloko prestakuntza eta laguntzako programa batean parte hartuko dute, horren bidez optimizatzeko proposatutako Smart City kontzeptupeko irtenbidearen negozio-eredua, enpresa-ikuspegitik eraginkorragoa, gorakorra eta bideragarria izan dadin.

Smart Iruña Lab ekintzaileei eta enpresei zuzenduta dago, baldin eta irtenbide berritzaileak, ez-komertzialak eta ezagutza-, teknologia-, berrikuntza edo sormen-arloan oinarritutakoak badituzte, halakoak ezen modu berritzaile, berri eta eraginkorrean erantzun ahalko baitie Iruñeak dituen jasangarritasun- eta bizigarritasun-erronkei.

Smart City kontzeptupeko irtenbideetarako hautagaitzak arlo tematiko hauetan aurkeztu ahal izatea espero da: ekonomia zirkularra, ingurumen-jasangarritasuna, irisgarritasuna, energia-eraginkortasuna, mugikortasun jasangarria, gizarte-ekitatea, osasuna, hezkuntza, turismoa, merkataritza, aisialdia, etab.

Proiektuak aukeratuko dira xede horretarako berariaz sortuko den Proiektuen Hautaketa Batzordearen bidez, honako balorazio irizpide hauek aintzat hartuta: proiektuaren jatorria, kontuan hartuz ekintzaile batek edo batek baino gehiagok sustatutako proiektua den edo enpresa batek sustatua den, eta kasu horretan, enpresaren tamaina eta kokapena; Smart City kontzeptupeko irtenbidearen esparru teknologikoa eta erabilgarritasuna, irtenbidea zein arlo tematikoari dagokion eta horren arabera; proposatutako irtenbidearen garapen-maila; arazo erreal bati irtenbide ematen dion; irtenbideak hedatzeko dituen aukerak eta kostuen eraginkortasuna; eta proiektu pilotua abian jartzeak izan dezakeen eragina enpresaren bultzatzaileengan eta Iruñean.

Eskabideak jasotzeko epea 2018ko urriaren 6an hasiko da, eta 2018 azaroaren 5ean amaituko da. Eskabidea egiteko formularioa eta programari lotutako gainerako agiriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean. Izena emateko, formularioa bidali behar da, izena emateko epearen barruan, smartirunalab@pamplona.es helbidera. Aurreikusitakoaren arabera proiektuak azaroan hautatuko dira.

Smart City

Smart Cities edo hiri adimentsuak dira, Hiri Adimentsuen Espainiako Sarearen (RECI) arabera, berrikuntzarako eta sare-lanerako sistema bat dutenak, hiriak hornitzeko eraginkortasun ekonomiko eta politikoa hobetuko dituen eredu batez, betiere hiri-, gizarte- eta kultur-garapena ahalbidetuko dituena. Hazkunde horren oinarri gisa, sormen industriaren eta puntako teknologiaren alde egiten da, horrek bide ematen duelako hiria gaitasunei eta artikulatutako sareei bultzada emanez haz dadin, hori guztia plan estrategiko partizipatiboen bidez, zeinek tokiko berrikuntza-sistema hobetzen ahalko baitute.

RECI 2011n sortu zen, Hiri Adimentsuen aldeko Manifestua. Berrikuntza, aurrera egiteko agiria sinatzearekin batera; manifestu horretan sare ireki bat sortzeko konpromisoa hartzen zen, hiriek aurrera egin dezaten arlo ekonomikoan, sozialean eta enpresa-arloan, berrikuntza eta ezagutzaren bidez, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) oinarri hartuta. Xede du esperientziak elkartrukatzea eta elkarlanean aritzea kudeaketa-eredu jasangarri bat garatu eta herritarren bizi-kalitatea hobetze aldera, arreta berezia jarrita honako alderdi hauei: energia-aurrezkia, mugikortasun jasangarria, Administrazio elektronikoa, pertsonen arta eta segurtasuna, besteak beste. Gaur egun, 65 hirik osatzen dute RECI, eta horien artean, Iruñeak.

Iruñean, 2018ko urriaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo