Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Aitor Etxebarria Ensembleren musika zuzenean, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenari buruzko dokumentalaren emanaldia laguntzeko, ostiral honetan

Aitor Etxebarria Ensembleren musika zuzenean, Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenari buruzko dokumentalaren emanaldia laguntzeko, ostiral honetan

Hitzordua 20:00etan izango da, Iturramako Civivoxean, eta sarrerak 6 euro balio du

Ostiral honetarako, Garaikide euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakustaldiak musika eta zinemarekiko hitzordua proposatzen du. Aitor Etxebarria Ensemblek zuzenean joko du Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenari buruz Hannot Mintegiak egindako dokumentalaren soinu-banda. Gernikan jaiorik, biek ala biek burutu dute proiektu pertsonal hau, zeina 20:00etatik aurrera ikusi eta entzun ahalko baita. Dokumentala euskarazko jatorrizko bertsioan izango da, gaztelaniazko azpitituluekin. Sarrerek 6 euro balio dute, eta Civivoxean bertan eskuratu daitezke, edo bestela, on line www.pamplonaescultura.es eta www.iruñakulturada.eus webguneetan.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta dokumentalaren zuzendari eta Aitor Etxebarria Ensembleko musikari Hannot Mintegiak aurkeztu dute ikuskizun hau. Bernardo Atxagak 2007an argitaratutako testuan oinarri, Markak da Gernikaren bonbardaketaren 80. urteurrenari buruz Mintegiak egindako dokumentalaren izenburua. Biltzen ditu bertako biztanleek gertaera horri buruz gaur egun dituzten bizipen eta oroipenak, oraindik jasaten dituzten sufrimenduak eta ezarritako sendatze-prozesuak, adibidez, arma-fabrika sormen artistikorako gunea bilakatzea. Dokumentalaren soinu-bandak, Aitor Etxebarria euskal musikariak konposatuak, munduari bira eman dio, konpositorearen beraren eskutik, hainbat emanalditan, hala nola Parisen, Berlinen, Mexiko DFn, New Yorken edo Bartzelonako Sónar jaialdian.

Iruñean, 2018ko urriaren 3an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo