Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. MugMus Laborategiak omenaldia egingo dio Jorge Oteizari, asteazkenean, Esku harriak: Oteizaren (h)aria antzoki-bertsioaren estreinaldiaren bidez, Gara

MugMus Laborategiak omenaldia egingo dio Jorge Oteizari, asteazkenean, Esku harriak: Oteizaren (h)aria antzoki-bertsioaren estreinaldiaren bidez, Gara

Mendillorriko Civivoxean izango da dantza, musika, eskultura eta bertsolaritza uztartzen dituen ikuskizuna, 20:00etan, eta sarreren prezioa 6 euro da

Euskarazko adierazpen artistiko garaikideko Garaikide erakustaldiaren bigarren hitzorduak Jorge Oteiza izango du protagonista. MugMus Laborategia konpainiak bihar, asteazkenean, estreinatuko du Esku harriak: Oteizaren (h)aria lanaren antzokiko bertsioa, 20:00etatik aurrera, Mendillorriko Civivoxean. Dantza, zuzeneko musika, eskultura eta bertsolaritza uztartzen dira artistak bere bizitzan zehar landutako imajinarioaren berrirakurketa eskaintzen duen ikuskizun honetan. Sarrerak 6 euroan daude salgai.

2018an, Jorge Oteizak 110 urte beteko zituzkeen. Horren harira, dantza garaikideko MugMus laborategiak Oteizaren lan eta bizitza artistikoaren oinarrizko osagaiak gogora ekartzen dituen ikuskizuna prestatu du: cromlech-a, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategia bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu, hitza, "umea"... Horrela oroitu eta berreraiki nahi da haren unibertso zabal berezia.

MugMus Laborategia, musikarako eta mugimendurako kultura elkartea, Beñat Rallaren proiektu pedagogiko eta artistikoa da, zeinean diziplinartekotasuna landu nahi baita adierazpen artistiko ezberdinen artean. Ralla Euskal Herrian eta Suitzan prestatuko musikaria da. Musikaren Pedagogia ikasketak egin zituen Musikenen, eta graduatu ondoren, master bat egin zuen Dalcroze delako erritmikan, Genevako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Suitzan (Dalcroze metodoak musika-kontzeptuak irakasten ditu mugimenduaz baliatuta). Egun musika-irakaslea da bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean.

Kolaborazioak proiektuan

Antzoki-bertsio honetarako, Beñat Ralla hainbat artistarekin elkarlanean aritu da: Jone Amezaga eta Ioritz Galarrada dantzariekin, Iñar Sastre musikariarekin, mugimendu-aholkulari lanetan aritu den Eneko Balerdirekin eta Amets Arzallusekin, grabatutako bertsoetarako. Jone Amezaga ballet klasiko zein neoklasikoan eta dantza garaikidean prestatu den dantzari gaztea da. Dantza garaikideko Dantzaz Konpainiarekin aritu da hainbat ikuskizunetan, mugimenduen artean aitzindaria den nazioarteko plataforma horretan, emanaldiak eskaini dituena Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian, Polonian, Danimarkan, Txekiar Errepublikan, Suitzan eta Aljerian, besteak beste. Ioritz Galarraga, bere aldetik, txiki-txikitatik murgildu zen dantzaren munduan, Oinkari taldean. Europa osoan aritu da dantzan, konpainia horrekin eta Korrontzi folk-talde bizkaitarrarekin egindako emanaldietan. Egun, dantza garaikideko Dantzaz Konpainiarekin aritzen da.

Iñar Sastre Pianoan lizentziaduna da, Musikenen. Inprobisazioan eta jazzean prestatu da, Parisko Conservatoire National Supérieur de Musique et de Danse kontserbatorioan. Musika klasikoko ikasketak piano- eta jazz-ikasketekin osatu ditu, Parisko Conservatoire Ravel-en. Zuzeneko piano-jotzaile aritu da zinema mutuko Parisko areto batean, eta Donostiako Tabakalerako piano-jotzaile finkoa da. Bakarlari gisa hiru disko argitaratu ditu, eta musika konposatu du hala dokumentaletarako nola telebistarako zein dantza-ikuskizunetarako.

Eneko Balerdik Dantza Garaikideko eta Eszena Zuzendaritzako ikasketak egin ditu Londresen, eta gero, Hezkuntza Psikologia ikasi du. Irakasle-lanetan aritzen da unibertsitatean. Hainbat koreografia- eta dantza-lan egin ditu Huezin eta Organik konpainietan, besteak beste, Ahariak eta Txapeldun ikuskizunetan, Kepa Junkera akordeoilariarekin batera.

Iruñean, 2018ko urriaren 2an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo