Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hargintzako Lantegi Eskolak Ziudadelako kasamata-patio bateko horma-atalak eta zorua garbitu ditu, eta jatorrizko zoladura eta galeria bat topatu

Hargintzako Lantegi Eskolak Ziudadelako kasamata-patio bateko horma-atalak eta zorua garbitu ditu, eta jatorrizko zoladura eta galeria bat topatu

Herritarren Aferen Batzordeak bisita egin du gaur goizean gune horretara, Lantegi Eskolako arduradunekin eta Proiektuetako zuzendaritzarekin batera

Hargintzako Lantegi Eskolak, hiriarentzat egiten duen gizarte-lanaren barruan, Ziudadelako espazio bateko zaharberritze-lanak bukatu ditu. Gotorlekuko zazpi bastioietako batean burutu dira lanak, zehazki, Garaipen bastioiko hondakinen kasamata baten patioan. Gaur goizean Herritarren Aferen Batzordeko kideek espazioa bisitatu dute, eta haiekin izan dira hala Lantegi Eskolako arduradunak nola Udaleko Proiektuetako zuzendaritza.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ere finantzatzen duen prestakuntza-ekimen horretako 15 ikaslek hormak elkarganatu dituzte, eta harresiko 525 m2 horma-atal garbitu dituzte, bai landaretza kenduz, bai pintadak presio kontrolatuko ur-zurrutez ezabatuz. Patiora sartzeko atearen goialdean, landaretza kendu ostean, hormaren gailurra deseraiki dute, eta harri guztiak berreskuratu ahal izan dira azkenean, ezein harrik ez baitzuen hausturarik. Lantegi Eskolak lau ilarak kendu ditu, zuhaitzen sustraien indarra dela eta mugituta baitzeuden, eta behin gune horretarako egokia ez den landaretza kenduta, harriak berriz jarri dira, hormigoi ziklopeoa erabiliz, egonkortasuna bermatzeko.

Iruñean, 2018ko urriaren 1ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo