Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak bultzatu eginen ditu hala kartzelako antzinako orubeari “Intsumisio parkea” izena jartzeko ekimena nola mugimendu horren omenezko ekitaldi inst

Udalak bultzatu eginen ditu hala kartzelako antzinako orubeari “Intsumisio parkea” izena jartzeko ekimena nola mugimendu horren omenezko ekitaldi inst

Osoko Bilkurak urriaren 4an eztabaidatuko du ekimen biak eta intsumisioaren aintzatespen publiko ofiziala sustatzen dituen adierazpena

Iruñeko Udalak, Alkatetzaren bidez, bultzatu eginen ditu hala kartzelako antzinako orubeari "Intsumisio parkea" izena jartzeko ekimena nola mugimendu horren omenezko ekitaldi instituzional bat egitea urriaren 6an. Iruñeko alkate Joseba Asironek gaur goizean aurkeztu du ekimena, non ekintza horiez gain intsumisio-mugimenduaren aintzatespenerako adierazpen bateratua ere eginen baita. Adierazpen-proposamena heldu den urriaren 4ko Osoko Bilkuran aurkeztuko dute. Adierazpenaren testua prentsaurreko horretan eman dute ezagutzera EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda Ezkerra udal-taldeetako ordezkariek -Joxe Abaurreak, Itziar Gómezez, Manuel Millerak eta Edurne Eguinok, hurrenez hurren-; eta azaldu dute testua intsumisio-mugimenduko bi lagunek irakurtzea proposatzen dutela.

Bere parte-hartzean, alkateak gogorarazi du "2001eko abenduan deuseztatu zela nahitaezko zerbitzu militarra", eta hori "indarkeriarik gabeko desobedientzia zibilaren lorpena" izan zela. "Nafarroan, intsumisioak bizitza politiko eta soziala asaldatu zuen, eta 90eko hamarkadako protesta bakezale garrantzitsuena bihurtu zen. Jakina, errepresioa berehala etorri zen. Nafarroako milaka gaztek kartzela-zigorrak eta desgaikuntza-zigorrak ezartzen zituzten epaiak jasan zituzten, desmilitarizatutako gizarte baten aldeko konpromisoagatik eta soldadutzaren aurkako desobedientzia mugimenduan aritzeagatik".

Iruñean, 2018ko irailaren 28an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo