Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udaltzaingoak herritarrengana hurbiltzeko mugikorrerako app bat jarri du abian, bide emango diena izapide eta gestioak errazago egiteko

Iruñeko Udaltzaingoak herritarrengana hurbiltzeko mugikorrerako app bat jarri du abian, bide emango diena izapide eta gestioak errazago egiteko

Premiazko abisuak jaso ahalko dira, Alde Zaharrera sartzeko baimena eskatu, apartzeko tokien berri izan edo hiriko trafiko-kamerak ikusi

Iruñeko Udaltzaingoak herritarrengana hurbiltzeko mugikorrerako app bat jarri du abian, bide emango diena izapide eta gestioak errazago egiteko. Aplikazio berriak toki bakarrean biltzen ditu intereseko zerbitzu guztiak eta trafikoaren unean uneko egoerei zein premiazko abisuei buruz jakin beharreko dena. Hori horrela, herritarrak Alde Zaharrera ibilgailuarekin sartzeko baimena eskatzen ahalko du edo izena eman SMS bat jasotzeko garabiak ibilgailua eraman behar duenean eta Arga ibaiak eragindako uholdeak daudenean alertak jasotzeko. Horrez gain, app-ak estekatuta izango ditu hirian barna mugitzeko informazioa ematen duten aplikazio nagusiak, hots, aparkalekuen ingurukoak eta eskualdeko garraio zerbitzu publikoarena.

Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkari Itziar Gómezek eta Alorreko zuzendari Xabier Ibáñezek gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu dute aplikazio berria, zeinaren bidez Iruñeko Udalak beste urrats bat egin nahi baitu herritarrengandik hurbilago egoteko eta haien beharrei erantzun azkarrago, eraginkorrago eta errazagoa emateko. Aplikazio berria ez da larrialdien berri emateko bitartekoa, horiek ohiko bideen bitartez jakinarazi beharko baitira (092 telefonoa). Aplikazioa gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, PlayStorean android sistema-eragileko telefonoetarako, eta App Storean, IOsetarako.

Iruñean, 2018ko irailaren 26an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo