Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko merkataritzak 40.000 poltsa berrerabilgarri oparituko dizkie bezeroei, irribarre zabal baten irudiaz diseinatuak, tratu pertsonal, atsegin eta

Iruñeko merkataritzak 40.000 poltsa berrerabilgarri oparituko dizkie bezeroei, irribarre zabal baten irudiaz diseinatuak, tratu pertsonal, atsegin eta

Aurkezpenean izan dira, alkatearekin batera, kirol, kultur eta gastronomia arloetako pertsona ospetsuak, merkataritza txikiaren alde egiteko

Iruñeko merkataritzak kanpaina berria abiatu du, eta bezeroen artean banatuko ditu 40.000 poltsa berrerabilgarri, irribarre zabal baten irudiaz diseinatuak, halako establezimenduetan ematen den gertuko tratu pertsonal, atsegin eta profesionalaren erakusgarri. Udalak sustatu du ekimena, hiriko bederatzi merkatari-elkarteekin batera: Alde Zaharra, Zabalgunea, Iturrama, Martín-Azpilcueta, Mendillorri, Donibane-Ermitagaña-Mendebaldea, Arrotxapea, Sanduzelai eta La Txan.

Kanpaina eta poltsak gaur goizean aurkeztu dituzte, Udaletxe plazan egindako prentsaurrekoan, Iruñeko alkate Joseba Asironek, Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek eta merkatarien elkarteetako ordezkariek, eta haiekin batera izan dira kirol, kultur eta gastronomia arloan izen handia duten hainbat pertsona: Miguel Indurain, txirrindulari profesional ohia; Enrique Martín, Osasunako jokalari eta entrenatzaile ohia; Baserriberri jatetxeko Iñaki Andradas; Rodero jatetxeko Koldo Rodero; Adriana Eransus, azken sanferminetako kartelaren irabazle eta diseinatzailea; Susana Rodriguez, idazlea, kazetaria eta Pamplona Negra zikloko zuzendaria; Maite Sota, idazlea eta pediatra, eta Sagrario Alemán, helduen euskalduntzearen sustatzailea eta Euskaltzaindiko kidea. Horiez gain, nahiz eta bertan egon ez, Aurora Beltrán abeslariak bat egin du ekimenarekin, hiria hiriago egiten duten establezimendu txikiei helaraziz, indarrez helarazi ere, bere babesa.

600 establezimendutik gora Iruñeko merkataritza, erosketak baino gehiago kanpainarekin bat

Iruñeko merkataritza, erosketak baino gehiago kanpainan hirian barna dauden 600 establezimenduk parte hartzen dute, azpimarratu nahian erosketak egitea aisialdi-jarduera bat dela, ibilaldi bat askotariko dendetan barna, gastronomia-dastatze goxoekin amaitu daitekeena. Establezimendu horietan erostea erosketak egitea baino askoz gehiago da, askotariko saltokiak bisitatzea da, batetik bestera parke eta intereseko lekuetatik pasatuz. Hitz batez, plan ona, denbora-tarte atsegina igarotzeko. Betiko merkataritzak eta Iruñean zein bertako auzoetan kalerik kale ibiltzeak berez dakar paregabeko balio erantsia, eta esperientzia beti izaten da desberdina eta atsegina. Gainera, horrela berpiztu eta biziberritzen dira hiria eta saltoki txiki horiek, kaleak animatzeaz gain ekonomia suspertu eta enplegua sortzen dutenak.

Poltsak kanpainari atxikitako establezimenduetan erositakoan banatuko dira. Mezu bikoitza helarazi nahi da haien bidez: batetik, betiko saltokietan erostea saritzen da, eta bestetik, pedagogia egiten da plastikoaren desagerpenari begira, hurrengo egunetan erosketak poltsa horrekin egitera animatzen baita.

Poltsak berdin-berdinak izango dira auzo guztietan, ordezkatzen duten kolektiboa bateratze aldera; izan ere, kolektibo osoa elkartuko dute, establezimenduaren sektorea edo kokapena gorabehera. Heldulekuaz marraztutako irribarrearekin batera, diseinuan kolore berdea aukeratu da Iruña irudikatzeko, tonu histuetan, nolabaiteko modernotasuna eta freskotasuna emateko.

Iruñean, 2018ko irailaren 25ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo