Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Garaikidek euskarazko hizkuntza artistiko berrien aldeko apustua berretsi eta 9 ikuskizun eskainiko ditu irailaren 26tik urriaren 28ra, dantza, antzer

Garaikidek euskarazko hizkuntza artistiko berrien aldeko apustua berretsi eta 9 ikuskizun eskainiko ditu irailaren 26tik urriaren 28ra, dantza, antzer

Iruñeko Udalak antolatutako euskarazko adierazpen artistiko garaikideko erakustaldiak Civivoxak eta Gayarre antzokia izango ditu agertoki

Hilabete batean zehar, irailaren 26tik urriaren 28ra, Kondestable, Iturramako eta Mendillorriko civivoxak eta Gayarre antzokia izango dira agertokia euskarazko adierazpen artistiko garaikideko Garaikide erakustaldiaren edizio berriaren barruan Iruñeko Udalak antolatu dituen bederatzi ikuskizunentzat. Musika, dantza garaikidea, antzerkia, proiekzioak, Jorge Oteiza, Federico Garcia Lorca edo Lauaxeta pertsonaiak edo Gernikako bonbardaketaren urteurrena oinarri dituzten lanak; horiek osatzen dute adin guztiei zuzendutako programazioa.

Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik eta euskal kulturako udal-teknikari Iñaki Azconak aurkeztu dute erakustaldia, zeinak berriz ere euskaraz egindako hizkuntza artistiko berritzaileen aldeko apustua egin baitu, eta berretsi zer nolako garrantzia duen, hizkuntza bat garatuko bada, hizkuntza hori moldatu eta esparru berrietan erabiltzeak. Erakustaldiaren xedea da iradoki eta jorratzea hemen garaikidea ezin dela euskararik gabe ulertu eta euskarazko kulturak ere garaikidea behar duela zentzurik zabalenean, bere bizia bermatuko bada. Prentsaurrekoan parte hartu dute, baita ere, Beñat Achiary musikariak eta Beñat Ralla MugMus konpainiako zuzendari artistikoak, zeinek protagonizatuko baitituzte Garaikideko lehen bi ikuskizunak: Bas(h)oan kontzertua eta Esku harriak. Oteizaren (h)aria diziplina anitzeko ikuskizuna.

Erakustaldiari Kondestablen emango zaio hasiera, doako kontzertu batean, non Beñat Achiary, Joseba Irazoki, Julen Axiari eta Miguel Artieda arituko baitira. Bas(h)oan Robbie Basho-ri (AEB, 1940 - 1986) eskainia da, gitarra akustikoaren abangoardian egindako lanaren omenez. Bereganatu egin dute hark urratutako musika-proposamena, zeinean gonbit egiten baita adierazpide berriak esperimentatzera. Hori horrela, ezohiko teknikak, afinazio irekiak eta eskala bereziak erabiltzen dituzte, mendebaldeko musikaren konposizioen eta bluesaren ukituak dituzten solasaldi musikatuak osatzeko.

Iruñean, 2018ko irailaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo