Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Mapamunditarrak 2018: lau erakusketa-gune, zinema ziklo bat, bi lantegi eta hezkuntza-programa bat, gelditzeko eta errealitatea behatu eta entzuteko.

Mapamunditarrak 2018: lau erakusketa-gune, zinema ziklo bat, bi lantegi eta hezkuntza-programa bat, gelditzeko eta errealitatea behatu eta entzuteko.

Edizio berri honen izenburua Inmóvil/Geldirik da; bihar hasiko da, irailaren 21ean, ostegunarekin, eta urriaren 28ra bitarte, igandearekin, iraungo du

Mapamunditarrak 2018ko edizio honek bidean etenaldia egitea proposatzen digu, hots, gelditzea, errealitatea behatu eta entzutea, hauen bitartez: lau gunetan jarritako talde-erakusketa bat, egile-zinemako ziklo bat, lantegi pare bat eta haur, gazte eta helduendako hezkuntza-programa bat. Inmóvil/Geldirik izenburuak hartzen ditu barne irailaren 21etik (ostirala) urriaren 28ra (igandea) garatuko diren jarduera horiek guztiak.

Mapamunditarren edizio berria, hamabigarrena, gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan Kultura eta Hezkuntzako zuzendari orokor Maitena Muruzabalek eta erakusketaren komisario Alexandra Baurèsek. Aurtengo proposamenak 2017ko edizioko Ibili, modu asko izenburukoaren osagarria da, iazkoak ardatz izan baitzuen ibiltzea, moteldutako mugimendu gisa. Orain, Inmóvil/Geldirik edizioak erdigunean jartzen ditu gorputzen geldialdiak eta etenaldi-egoerak, eta horiek aztertzea proposatzen du, errealitatea behatu eta entzuteko balizko toki edo erresistentzia-keinu gisa.

Mapamunditarrak proiektuak lau gunetan banatutako talde-erakusketa eskaintzen du (Labea, Mistoen eraikina-Ziudadelako 1. solairua, NUPeko Sario eraikina eta Atarrabiako Pilategia), zinema independenteko ziklo bat (Iturramako Civivoxa), bi lantegi (Nafarroako Museoa eta Pilategia) eta haur, gazte eta helduei zuzendutako hezkuntza-programa bat (Mistoen eraikina-Ziudadelako 1. solairua). Bederatzi artista hauek parte hartuko dute erakusketan: José Ramón Ais, Patxi Araujo, Thomas Tudoux, Eva Fábregas, Agnés Geoffray, Amaia Molinet, Christina Schultz, Tabaimo eta Susana Velasco.

Hiriartearen barruan, Eva Fàbregasek eta Thomas Tudouxek, Labean eta Mistoen eraikineko lehen aretoan (1. Solairua), hurrenez hurren,egungo aisialdi- eta atsedenaldi-praktikak ironiaz aztertzen dituen lana aurkeztuko dute. Mistoen eraikineko 2. aretoan, aldiz, Agnès Geoffrayk, Tabaimok eta Patxi Araujok denbora-kontzeptuaren eta giza gorputzaren arteko loturara hurbiltzeko saioa eginen dute. Bestalde, Sario eraikinean, Amaia Molinetek eta José Ramón Aisek paisaiaren eta eden- zein paradisu-ideiaren inguruan egin berri dituzten serieak erakutsiko dituzte. Pilategian, Susana Velascok norberak eraikitako arkitekturen eta erabilera anitzeko behatokien gainean egin duen ikerketa aurkeztuko du. Azkenik, zinema-zikloak lau film luze eskainiko ditu: fikzioko bi film, animaziozko bat eta dokumental bat.

Aurten, berritasun gisa, erakusketak ekimen honetarako berariaz ekoiztutako lan bat dauka, Patxi Araujoren 33 nota, Uharte Zentroak Mapamunditarrakekin elkarlanean deitutako egonaldi artistikoari esker. Beste berritasun bat da programaren hasieran eta amaieran antolatutako lantegiek elkarlaneko sorkuntza-prozesu bat proposatzen dutela. Hori horrela, Susana Velascoren Behatokiak eta ezkutalekuak (hautematea eta forma ematea) lantegiko bi saioetan -irailaren 22an- egiten diren piezak Pilategian ikusgai izango duen erakusketaren parte izango dira. Christina Schultzek ere bere Ez Egitearen laborategia ikerketa-prozesu partizipatibo gisa ulertzen du, zeinean pieza txiki bat sortuko baita, urriaren 21ean jendaurrean erakutsiko dena.

Mapamunditarrak 2018 honako hauen finantziazioa du: Iruñeko Udala, Nafarroako Gobernua (Ideia diru-laguntzen deialdia), Uharte Zentroa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Iruñerriko Mankomunitatea, Nafarroako Museoa eta Institut Français.

Iruñean, 2018ko irailaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo