Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak Descalzoseko igogailuak eraberrituko ditu 10 urtez funtzionamenduan ibili ostean, haien teknologia berritu eta goraka doazen matxurak gutxitzek

Udalak Descalzoseko igogailuak eraberrituko ditu 10 urtez funtzionamenduan ibili ostean, haien teknologia berritu eta goraka doazen matxurak gutxitzek

Baliabidea urtean 5,5 milioi lagunek erabiltzen dute, lanek bi hilabete iraungo dute eta igogailu baten funtzionamendua bermatuko da uneoro

Udalak Descalzoseko igogailuak berrituko ditu datozen hilabeteotan, haien teknologia berritu eta horrela gero eta gehiago diren matxurak saiheste aldera (2014az geroztik % 300 handitu dira); izan ere, instalazioak ez dira gaurkotu eta etengabe erabili dira 10 urtez. Hirigintza Batzordeko kideek, Joseba Asiron alkatea buru zutela, gaur bisitatu dute udal-azpiegitura hori, urtean 5,5 milioitik gora lagunek erabiltzen dutena.

Bisitan, Iruñeko Udaleko Proiektu, Obra eta Hiri Kontserbazioko Alorreko teknikariek eta igogailuen enpresa titularreko arduradunek azaldu dute jarduketa-planak bi fase izango dituela, lehenak bi hilabete iraungo duela (ateen aldaketa otsailera atzeratuko da) eta aurrekontua 174.418 euro dela. Halaber, proiektua bi premisa argi abiapuntu hartuta garatuko dela adierazi dute: batetik, ez dira bi igogailuetako lanak aldi berean egingo, hartara bermatuta igogailu bat uneoro erabilgarri egon dadin; eta bestetik, herritarrek Alde Zaharrera joateko dituzten aukera alternatiboak bultzatuko dira, horien gaineko informazioa emanda.

Lanen hasiera, urriko lehen hamabostaldian

Aurreikusita dago berritze-lanak urriko lehen hamabostaldian hastea ekialdean kokatutako kabinan (eskuinekoa Arrotxapetik etorriz gero), eta gutxi gorabehera hilabete bat iraungo dute. Behin lan horiek amaituta, azaroan esku-hartze bera egingo da beste kabinan, antzeko epean. Aurreikusitakoaren arabera, lan horiek azaroaren 29rako amaituta egongo dira, San Saturnino egunerako, alegia.

Igogailuen eraberritze lanek bigarren fase bat izango dute, zeinean bi kabinetako ateak aldatuko baitira; lan hau, ordea, otsailera arte atzeratuko da, azpiegitura funtzionamenduan egon dadin abendu osoan zehar, Eguberrietan eta urtarrilean. Ateak aldatzeko lanak egiten diren bitartean, ez dira esku-hartzeak bi kabinetan aldi berean egingo, orain egitekoak direnetan bezala, horrela erabiltzaileek gutxienez igogailu bat erabili ahalko dute joan-etorriak egiteko. Edonola ere, jarduketa horrek hiru egun besterik ez du iraungo igogailu bakoitzeko.

Lanek iraun bitarte, eta kabina bakar bat erabilgarri egoteak eragin ahal dituen eragozpenak aurreikusirik, igogailuen eremuan bertan eta bestelako euskarri batzuetan xehe-mehe emango da aditzera zein alternatiba dauden Arrotxapetik Alde Zaharrera joateko eta alderantziz. Azkartasun handiagoa nahi izanez gero, Iruñerriko hiri-garraioko 14. linea erabili ahalko da, edo, Trinitariosko disuasio-aparkalekutik etorriz gero, 3, 16, 17, 21 eta N4. lineak

Zahartzeak eta teknologia-berrikuntza ezak eragin dute matxurek gora egitea

Igogailua 2008ko apirilean martxan jarri zenetik, nahitaezko prebentzio-lanak egin dira, eta beharrezko izan diren jarduketa zuzengarriak. Aitzitik, ez da ezein berrikuntza teknologiko nabarmenik egin, nahiz eta garrantziko garapenak egin diren prestazioa hobetu eta erabilera-segurtasuna handitzen dituzten erregulazio-, kontrol-, eta komunikazioa-sistemetan. Garapen horiek jarriko dira orain abian, hain zuzen.

Aipatu berrikuntza-eza, denboraren joana, erabilera handia (eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan), ekipamenduen zahartzea eta higadura eta ordezko zenbait piezaz hornitu zein erosteko arazoak direla medio matxura-kopuruak nabarmen egin du gora. Hori horrela, azken 5 urteetan, erabileraren ondorioz, eta kasu batzuetan bandalismoa tartean, matxura-abisuek % 300 baino gehiago egin dute gora. Aurten, abuztu amaieran, 108 gorabehera zenbatu ziren bi kabinetan; iaz 66 izan ziren; 2016an, 58; 2015ean, 41, eta 2014an 31 abisu besterik ez ziren kontatu. 304 abisu horietatik, 197 mendebaldeko igogailukoak dira (ezkerretakoa, Arrotxapetik igoz gero), eta 107, ekialdeko igogailukoak.

Estatistikek aditzera ematen dute gorabeheren erdia baino gehiago lotuta dagoela kabinan jarraibideak gaizki egiteari (% 50), % 20 ateen funtzionamenduari eta % 30 bandalismo-ekintzei. Baldintza hoberenetan igogailuei esker Arrotxapearen eta Alde Zaharraren arteko 30 metroko desnibela minutu bat baino gutxiagoan gainditu daiteke, 59,2 segundoan zehazki, eta horregatik bihurtu dira Iruñeko oinezkoen hiri-mugikortasunaren ardatz nagusietako bat. Kabinak edukiera handikoak dira: bidaia bakoitzean 20 lagunek erabil ditzakete, eta bizikleta zein haur-aulkitxoekin erabilgarriak dira.

Aldaketak komunikazio-sistematan, sistema elektriko-elektronikoan eta ateetan

Planteatutako berritze-lanek berekin dakarte kabinaren komunikazio-sistema aldatzea, erregulazioko eta kontroleko sistema elektriko-elektronikoak moldatzea eta ateak eraberritzea. Berritze-lanean beste alderdi batzuk ere aurreikusi dira: botoiak aldatzea, hala kabina-barrukoak nola kanpoan igogailuak deitzeko daudenak, eta posizioa eta norabidea adierazko gailu elektronikoak jartzea, LCD displaydunak. Halaber, zaldain-plataforma bat jartzea baloratzen ari da, igogailua ibilbidearen tarteren batean (ez sarbideetan) geldirik geldituz gero bide emango diena erabiltzaileei alboetako eskaileretara iristeko.

Aurrekontuko 174.418 euroetatik 94.268 euro ateen berritzeari dagozkio, 42.000 euro kabinaren komunikazio-sistemaren gastuari, eta 38.000, erregulazio eta kontroleko sistema elektriko-elektronikoari.

Bidaia eta bidaiarien zenbaketek aditzera ematen dute igogailu hauek urtean 5,5 milioi pertsona garraiatzen dituztela, eta aurten zifra horrek gora egitea aurreikusi da, Hiriko erdialdea atsegin egiteko planaren eraginez. 07:00etatik 22:00etara kabinek 40 bidaia egiten dituzte orduro, haien aukerak ahal beste ustiatuta, muga-mugan. Gainerako bederatzi orduetan, igogailuak 100 bidaia egiten ditu guztira egunero. Ordu guztietako bidaien kopuruak gehituta, igogailu bakoitzak 700 bidaia egiten ditu egunero. Gainera, une batzuetan hemen aipatutakoa baino erabilera handiagoa izaten da, sanferminetan kasu.

Iruñean, 2018ko irailaren 18an.

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo