Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak doako 15 ikastaro eskaintzen ditu, gaztelaniaz eta euskaraz, hiruhileko honetarako

Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak doako 15 ikastaro eskaintzen ditu, gaztelaniaz eta euskaraz, hiruhileko honetarako

Horrez gain, hiru topaketa antolatu dira, eta APUEk babesa emango die bi biltzarri: indarkeria sexistari buruzko bati eta LGTBI+ esparruko beste bati

Zentro Elkarlaneko Guneak hasiera eman dio 2018-2019ko ikasturteari, partaidetzako gaietan trebatzeko jarduerak eskainiz elkarte, kolektibo eta herritar aktiboei, Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolaren (APUE) barruan. Hiruhilekorako proposamenak barne hartzen ditu 15 ikastaro, 3 eta 108 ordu bitartekoak, gaztelaniaz zein euskaraz. Edukiak hainbat kategoria ezberdinetakoak dira, betiere ahalduntzeari helduta hiru maila ezartzen dituen ikuspegi batetik: ahalduntze pertsonala, taldekoa eta komunitarioa.

Horrez gain, aldi horretarako hiru hitzaldi-eztabaida programatu dira, hizlari hauekin: Daniel Innerarity filosofoa, Cristina Monje unibertsitate-irakaslea, Fernando Pindado eta José Luis Pérez, Bartzelona eta Gasteizeko Udalen prozesu partizipatiboei lotutakoak. Eskaintza hori osorik aurkeztu dute gaur goizean Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Mikel Arméndarizek eta Alorreko zuzendari Antso Fernándezek, eta azaldu dute APUEko prestakuntza-edukiak Kondestableko Zentro Elkarlaneko Gunean emango direla, bai eta autobus-geltoki zaharreko erabilera anitzeko aretoan ere. Halaber, azpimarratu dute oraingoan, eta aurreko esperientziak aintzat hartuta, edukiak erabiltzaileen eskaeretara egokitu direla.

Pamplona, de 2018

Horrez gain, hiru topaketa antolatu dira, eta APUEk babesa emango die bi biltzarri: indarkeria sexistari buruzko bati eta LGTBI+ esparruko beste bati

Zentro Elkarlaneko Guneak hasiera eman dio 2018-2019ko ikasturteari, partaidetzako gaietan trebatzeko jarduerak eskainiz elkarte, kolektibo eta herritar aktiboei, Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolaren (APUE) barruan. Hiruhilekorako proposamenak barne hartzen ditu 15 ikastaro, 3 eta 108 ordu bitartekoak, gaztelaniaz zein euskaraz. Edukiak hainbat kategoria ezberdinetakoak dira, betiere ahalduntzeari helduta hiru maila ezartzen dituen ikuspegi batetik: ahalduntze pertsonala, taldekoa eta komunitarioa.

Horrez gain, aldi horretarako hiru hitzaldi-eztabaida programatu dira, hizlari hauekin: Daniel Innerarity filosofoa, Cristina Monje unibertsitate-irakaslea, Fernando Pindado eta José Luis Pérez, Bartzelona eta Gasteizeko Udalen prozesu partizipatiboei lotutakoak. Eskaintza hori osorik aurkeztu dute gaur goizean Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkari Mikel Arméndarizek eta Alorreko zuzendari Antso Fernándezek, eta azaldu dute APUEko prestakuntza-edukiak Kondestableko Zentro Elkarlaneko Gunean emango direla, bai eta autobus-geltoki zaharreko erabilera anitzeko aretoan ere. Halaber, azpimarratu dute oraingoan, eta aurreko esperientziak aintzat hartuta, edukiak erabiltzaileen eskaeretara egokitu direla.

Gogorarazi dute, baita ere, programazio hau elkarlanean osatu dela Herritarren Partaidetzako eta Gizarte Ahalduntzeko Alorraren eta Alkatetzako Alorreko Berdintasun eta LGTBQI atalaren artean, eta lan-ildo berri bat zedarritu dela hitzaldi, jardunaldi eta solasaldiez osatutako ziklo bat txertatuz, zeinetan herritarren partaidetza, berdintasuna eta LGTBIko gaiak landuko baitira, Iruñeko Udala antolatzaile edo laguntzaile izango delarik. Hain zuzen ere, Iruña izango da Indarkeria Sexistei buruzko Nazioarteko Biltzarraren egoitza (Baluarte, urriak 18 - 20), eta Iruñean izango dira, baita ere, LGTBI+ taldeen XXX. Estatu Topaketak (Baluarte, azaroak 9 - 11).

Herritarrak ahalduntzeko ikastaroak

Hiruhileko honetan ahalduntze pertsonala lantzeko edukiek 44 prestakuntza-ordu jotzen dute, adimen emozionalak landu eta mugikorrarekin edukiak sortzeko gakoak ematen dituzten lantegien bidez, besteak beste. Taldeen eta erakundeen ahalduntzeaz bezainbatean, guztira 161 ordu jotzen duten zortzi prestakuntza-ekintza antolatu dira, kolektiboei laguntza eta aholkuak emateko eguneroko funtzionamenduan eta erakundeekiko harremana bideratzeari begira. Luzeena Talde-jardunak eta prozesu kolektiboak bideratzea ikastaroa da (108 ordu), eta haren moduluek aurreko ikasturtean izan zuten eskaria ikusita, oraingoan osorik eskainiko da. Kategoria horren barruan beste ikastaro laburrago batzuetara joan daiteke: Elkarte baten eguneroko kudeaketa, Proiektuen eta diru-laguntzen justifikazioa eta Elkarteak eta administrazio elektronikoa.

Azken lau ikastaroak gizartea eta komunitatea ahalduntzekoak dira, ia 100 ordu jotzen dute eta zurrumurruen kontrako estrategiak eta feminismoaren hainbat alderdiren gaineko azterketak dituzte ardatz. Horietako bat, Feminismoen Eskola (57,5 ordu), urriaren 1etik martxoaren 25era egingo da, eta feminismoaren barnako ibilbidea egingo du, arloko 14 adituren eskutik, feminismoa gizarte-mugimendu eta teoria filosofiko zein politiko gisa landuta.

Nola eman izena

Zabalik da ikastaro horietan guztietan izena emateko epea. Behin-behinekoz izena emateko fitxa bat bete behar da, egin nahi den ikastaro bakoitzeko bana. Aurrez aurre eman daiteke izena, Zentro Elkarlaneko Gunean (Kale Nagusia, 2, 2. solairua), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, edo online, fitxa hori emep@pamplona.es helbide elektronikora bidaliz. Fitxa www.participa.pamplona.es webgunean deskargatu daiteke. Horrez gain, interesdunek 948 420 266 telefonora deituta eskura ditzakete argibide gehiago.

Ikastaro bakoitzean behin-behinekoz izena emateko epea amaituta, eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie onartuak izan diren edo ez. Orduan lekua dutenek izen-ematea berretsi beharko dute. Lantegiren baterako eskainitako lekuak baino eskaera gehiago badira, partaideak hautatuko dira ikastaro bakoitzaren berariazko irizpideen arabera, zeinen berri emango baitzaie kasuan-kasuan.

Partaidetza eta demokraziari buruzko topaketak Kondestablen

Ikastaroez gain, Ahalduntze eta Partaidetzako Udal Eskolak hiru saio prestatu ditu ikuspegi filosofiko, teoriko eta arauzkotik jorratzeko partaidetza demokraziaren funtsezko oinarri gisa, eta hala Iruñeko Udalak nola tokiko beste erakunde batzuek abiatutako herritarren prozesuen araubide askotarikoak. Saio guztiak Kondestablen izango dira, 19:00etatik 20:30era, eta sarrera librea izango da.

Urrian bi izango dira hitzorduak. Urriaren 3an, asteazkenarekin, Daniel Innerarity filosofo eta katedratikoak eta Cristina Monje Zuzenbidean doktore eta Politika Zientzietan lizentziadunak Demokrazia eta partaidetzari buruzko topaketa-solasaldia irekiko dute. Urriaren 18an, ostegunarekin, Herritarren Partaidetza birpentsatuz Erregelamendu berri bat lortzeko izenburupean, hauxe izango da proposamenaren muina: herritarren partaidetzako erregelamenduek tokiko entitateetan izan behar dituzten helburuak eta garapen-bide egokiak. Saioa Bartzelonako Udaleko Partaidetza eta Demokrazia Aktiboko Batzordeko Fernando Pindadok eta Gasteizko Udaleko Partaidetzako eta Gizarte Etxeetako Departamentuko zuzendari Jose Luis Pérezek bideratuko dute.

Azaroan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernuko eta Politika Publikoetako Institutuko (IGOP) Jaume Blasco ikerlariak eta Aradia kooperatibako (EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeko entitatea) Patricia Martínezek eta Delicia Aguadok prozesu partizipatiboen ebaluazioa izango dute hizpide.

Ahalduntzeko prozesuei babesa emateko logika horren barruan, APUEk Berdintasun eta LGTBIko Alorreko bi ekimenen berri emango du: urriaren 18tik 20ra Baluarten izango den Indarkeria Sexistei buruzko Nazioarteko Biltzarra, eta Biltzar Jauregi eta Auditorio horretan bertan izango den LGTBI+ taldeen Estatu Topaketak, azaroaren 9tik 11ra.

APUEren ikastaroak. 2018ko urria-abendua

  • Ahalduntze pertsonala.
  • 1. Harremanak eraikitzea adimen emozionaletik abiatuta (12 h)
  • 2. Ahalduntzea norbere irudiaren bidez (16 h)
  • 3. Mintza gaitezen gure solasteko moduaz (12 h)
  • 4. Ikus-entzunezko edukiak sortzea telefono mugikorrarekin (8 h)
  • Taldeen eta erakundeen ahalduntzea
  • 5. Talde-jardunak eta prozesu kolektiboak bideratzea (108 h)
  • 6. Dragon Dreaming 2: lanabes osagarriak proiektu eraginkorrak eta jasangarriak kudeatu eta sortzeko (24 h)
  • 7. Ideiak hautatzeko eta baloratzeko teknikak (8 h)
  • 8. Proiektuen diseinua eta ebaluazioa (12 h)
  • 9. Elkarteak eta administrazio elektronikoa (3 h)
  • 10. Elkarte baten eguneroko kudeaketa (3 h)
  • 11. Proiektuen eta diru-laguntzen justifikazioa (3 h)
  • Gizartearen eta komunitatearen ahalduntzea
  • 12. Feminismoen Eskola (57,5 h)
  • 13. Ez musak, ez galduak: eztabaida feministak Artearen inguruan (8 h)
  • 14. Berdintasunerantz, gizonok geure matxismoa desegiten dugu (20 h)
  • 15. Zurrumurruen aurkako eragileak eta taldeekin lan egiteko estrategiak (14 h)

APUEren topaketak Kondestablen 19:00 - 20:30

  • Urriak 3
  • TOPAKETA-SOLASALDIA Demokrazia eta partaidetza
  • Hizlariak: Daniel Innerarity filosofoa eta Cristina Monje, Zuzenbidean doktore eta Politika Zientzietan lizentziaduna.
  • Urriak 18
  • HITZALDIA: Herritarren Partaidetza birpentsatuz Erregelamendu berri bat lortzeko
  • Hizlariak: Fernando Pindado, Bartzelonako Udaleko Partaidetza eta Demokrazia Aktiboko Batzordeko kidea; eta Jose Luis Pérez, Gasteizko Udaleko Partaidetzako eta Gizarte Etxeetako Departamentuko zuzendaria.
  • Azaroak 15
  • SOLASALDI-AURKEZPENA: Ebaluazio-gida. Tresna praktikoak Iruñeko Udaleko partaidetza-politikak ebaluatzeko
  • Hizlariak: Jaume Blasco, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernuko eta Politika Publikoetako Institutuko (IGOP) ikerlaria; eta Patricia Martínez eta Delicia Aguado, Aradia kooperatibako kideak (EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeko entitatea)

Apoyo de datos

  • Dirección: calle San Gregorio, 28 bajo
  • Horario: afsdddadfafafafafaf
  • Servicios y recursos: fafafafafafa

Pamplona, de 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo