Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak Tomasita Quiala kubatarra, Araceli Argüello argentinarra eta Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak ekarriko

Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak Tomasita Quiala kubatarra, Araceli Argüello argentinarra eta Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak ekarriko

Udalak, Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek sustatu dute Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira

Nazioarteko Inprobisatzaileek Birak Tomasita Quiala repentista kubatarra, Araceli Argüello payadore argentinarra eta Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak ekarriko ditu Iruñera, urriaren 9an, Zentral aretoan eginen den saio batera. Iker Iriarte arituko da gai-jartzaile, eta sortzaileek elkar uler dezaten, Maddalen Arzallus eta Irati Majuelo itzultzaile-bertsolariak izanen dira oholtza gainean. Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bultzatu dute Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, tokiko zenbait erakunderekin batera, Iruñearen kasuan, Udalarekin.

Sarrera doan izango da. Ekimenaren xehetasun guztiak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur Maider Beloki Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak eta Julio Soto Ezkurdia bertsolariak, eta webgune hauetan daude eskuragarri:www.pamplona.es, www.pamplonescultura.es eta www.mintzola.eus.

Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira Iruñean hasiko da, urriaren 9tik 14ra garatuko da, eta egunero emanaldi bat eskainiko da. Iruñearen ondoren, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostian izanen da. Hiri horietan guztietan egonen dira Tomasita Quiala eta Araceli Argüello, eta txandakatuz joanen dira Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria, Xabi Igoa eta Julio Soto bertsolariak.

Iruñean, 2018ko irailaren 17an

Punto cubanoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa

Tomasita Quiala punto cubanoaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da Kuban, eta lehendik ere egona da Iruñean, zehazki 1998an, Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertsoaroa zikloan parte hartu baitzuen. 1961ean Arrollo de Floresen sortua, hiriburura joan zen Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasketak itsuendako ikastetxe batean egiteko. Kasualitatez iritsi zen inprobisazioaren mundura, eta lehen urratsak afizionatu gisa egin ostean, eremu profesionalera egin zuen salto, betiere herri-mugimenduarekin zuen lotura abandonatu gabe, bere emanaldi gehienak goateke, serenata eta auzo zein herrietako festetan eskainiz. Ipuinak, kantak eta olerkiak ere idazten ditu.

Punto cubanoaren jatorria Andaluzian eta Kanariar Uharteetan dago, eta Afrikako musika-osagaiak ditu. Gaur egun nahiko ezaguna da, belaunaldi berrietan ere hedatzen ari da, eta gero eta emakume gehiago aritzen dira. Banaka edo bikoteka egiten da, eta ahapaldien artean honako instrumentuez sortutako musika-erritmoak txertatzen dira: lautea, gitarra espainarra, tres kubatarra edo tinplea.

Payaden ordezkari gaztea

Gaztea izanagatik, Araceli Argüellok ibilbide esanguratsua dauka 23 urterekin, duela 10 urte pasatxo hasi baitzen payadan. Tradizio hori etxean ezagutu zuen, eta 12 urterekin jada gitarraz lagunduta aritzen zen kantuan. Egun, Hizkuntza eta Literatura ikasten du Villa María unibertsitatean.

Payadak tipikoak dira Argentinan, Uruguain, Paraguain eta Brasilgo hegoaldean, eta paya esaten zaie Txilen. Bakarka edo lehian, payadoreek gitarraren musika lagun aritzen dira, neurri ezberdinak erabiliz. Milonga izaten da erritmorik erabiliena, baina baita beste hauek ere: cielito, cifra, habanera, vidalita edo balsa. Payadoreen topaketak eta jardunaldiak antolatzen dira, eta helburua, gero eta gehiago, inprobisazioaren mundua gazteei eta emakumeei helaraztea da.

Txapel ugari lortu dituzten bi bertsolari

Maialen Lujanbio hernaniarra da, eta Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea, 2009an, hain zuzen; titulu hori berretsi zuen 2017an, eta XXI. mendeko bertsolaririk onena dela diote askok. Lujanbio 11 urte zituela hasi zen bertso-eskolan, eta ordutik gutxira, gailentzen hasi zen. 15 urterekin, lehen aldiz irten zen plazara kantatzera, Hondarribian, itzal handiko Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano eta Kristina Mardaras bertsolariekin batera. Orduz geroztik, hainbat txapelketa konkistatu ditu, kategoria gorenekoa 2009an eskuratzeraino. Arte Ederretako lizentziaduna da EHUn, eta graduondo bat egin zuen Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI).

Julio Soto Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapelduna da. Euskal filologian lizentziaduna da, eta Iruñeko bertso-eskolan trebatu zen bertsolaritzan, hiri horretan bizi baita bere familiarekin. Nafarroako eskolen arteko txapelketa irabazi zuen 2003, 2004 eta 2005ean. 2006an, Nafarroako Txapelketa Nagusiko finalera iritsi zen. 2008an hirugarren geratu zen, eta 2009an bigarren, Xabier Silveiraren aurka izandako lehia handiko finalean. 2010ean, azkenean, txapela lortu zuen, eta 2011n ere bai. 2013ko edizioan txapeldunorde izan zen. 2015an hirugarren aldiz lortu zuen txapela, eta 2017an, laugarren aldiz.

Beste ekimen batzuen jarraipena

Bira hau Bertsozale Elkarteak bultzatu eta Iruñean ere izan ziren beste ekimenen ildo beretik doa. Besteak beste, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren jardueren barruan nazioarteko topaketa bat egin zen Sardinia, Katalunia eta Kurdistango inprobisatzaileekin.

Gaur prentsaurrekoan aurkeztutako proiektua Mintzola Ahozko Lantegiak eta Lanku Kultur Zerbitzuek bultzatu dute. Mintzola Ahozko Lantegiak bertsolaritza mundura zabaltzeko eta nazioarteko kantu inprobisatuak ezagutarazteko lan egiten du. Lanku Kultur Zerbitzuak proposamen berriak taularatzeko apustua egiten du. Bi erakundeen arteko sinergia horri esker garatuko da Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, bai eta honako laguntzaile hauei esker ere: DSS2016; Iruña, Erandio, Hernani eta Gasteizko udalak; Euskal Kultur Erakundea; Haizebegi jaialdia; Donostia Festak, eta Donostia Kultura Erakundea.

Iruñean, 2018ko irailaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Compártelo