Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Oinez, bizikletaz, villavesaz... konbinatu eta mugi zaitez!: intermodalitatea izanen da Iruñeko mugikortasunaren astearen ardatz, lantegi, bizikleta-i

Oinez, bizikletaz, villavesaz... konbinatu eta mugi zaitez!: intermodalitatea izanen da Iruñeko mugikortasunaren astearen ardatz, lantegi, bizikleta-i

Jarduera-programaren barruan daude pump track pista berriaren inaugurazioa eta helduendako bizieskola-lantegiak

Iritsi da berriz urtero mugikortasunarekin izaten den hitzordua, Europako Mugikortasunaren Astearekin bat eginez, zeina 2018an irailaren 16tik 24ra ospatuko baita. Hiriak mugikortasun jasangarriaren alde egindako apustua indartuta, Iruñeko Udalak astebete luzatuko ditu astearen edukiak, irailaren 29ra arte, hain zuzen, eta egun horietarako guztietarako mugikortasunari lotutako jarduerak antolatu ditu: ibilketak, bizikleta-ibilaldiak, mekanika-lantegiak eta merkatuak. Eta programari buru emateko, irailaren 29an, larunbatarekin, jendearendako zabalduko da pump track pista berria, Trinitariosko parkeko berdegunean. Izena ematea beharrezkoa den jardueren kasuan, 010 eta 948 420 100 telefonoetara deitu behar da izena emateko, gaurtik aurrera.

Hiri Ekologia eta Mugikortasuneko zinegotzi ordezkari Joxe Abaurreak eta Mugikortasun Zerbitzuko arduradun Alexia Cantok prentsaurrekoan eman dute mugikortasunaren hilabetearen programaren berri, eta programazioaren helburua azaldu dute: hirian dauden mugikortasun-modu ezberdinak ikusaraztea, jasangarritasunari bultzada emateko eta herritarren mentalitatean aldaketa lortzeko, osasuntsuagoak diren eta ingurumenarekiko begirune handiagoa duten garraiobideen alde.

Jarduerez gain, argibidegune bat paratuko da Gazteluko plazan, non informazioa emanen baita mugikortasunari buruz, oro har, eta 14tik 22ra (ostiraletik larunbatera) aurreikusitako jardueren inguruan. Arretarako ordutegia, 11:00etatik 14:00etara izanen da, goizez, eta 18:00etatik 21:00etara, arratsaldez. Halaber, bihartik aurrera Bizikletek ez dute hegan egiten kanpaina abiatuko da berriz hiri-altzarietan. Aldapako San Fermin festekin bat etorrita, eta joan-etorriak bizikletaz egin daitezen sustatzeko, zaintzapeko bizikleta-aparkaleku bat jarriko da Basotxo kalean irailaren 21etik 24ra. Erabilgarri izanen da ostiraleko 21:00etatik igandeko (irailak 23) 22:00ak arte.

Iruñean, 2018ko irailaren 10ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo