Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalbatzaren desfilea eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, larunbatean Iruñean, Batasunaren Pribilegioaren Eguna ospatzeko

Udalbatzaren desfilea eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, larunbatean Iruñean, Batasunaren Pribilegioaren Eguna ospatzeko

Konpartsa 10:00etan irtengo da autobus-geltokitik, eta 11:30ean Udalbatzarekin batera egingo du Udaletxetik Katedralerako bidea

Iruñeak Batasunaren Pribilegioaren Eguna ospatuko du larunbat honetan, irailaren 8an, Udalbatzaren desfilearekin eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilaldiarekin hiriko erdigunean barna. Konpartsa 10:00etan irtengo da autobus geltokitik, eta 11:30ean Udalbatzarekin batera egingo du Udaletxetik Katedralerako bidea, bertan egingo baita ohiko lore-eskaintza Karlos III.aren mausoleoaren aurrean, berak izenpetu baitzuen, 1423ko irailaren 8an, gaur egungo hiriaren fundazioaren mugarri izango zen agiria: Batasunaren Pribilegioa.

Erraldoi eta Buruhandien konpartsa 10:00etan irtengo da autobus-geltokitik, eta ibilbide hau egingo du: Bake plaza, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, San Migel k., San Gregorio k., Ziudadela k., San Anton k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza.

11:30 aldera, desfilea hasiko da, Udaletxetik Katedralera. Udalbatzarekin batera Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, udal-dantzariak, -gaiteroak eta -txistulariak izango dira, bai eta La Pamplonesa Udal Banda ere. Mercaderes eta Curia kaletik igaroko da Katedraleraino, non lore-eskaintza egingo baita. Ekitaldian musika-emanaldia izango da, Katedraleko Musika Kaperaren eta Miguel de Arrozpide Txirimia taldearen eskutik. Jarraian, Udalbatza hiru burguetako edo hirietako kaleetatik ibiliko da, izan ere, Batasunaren Pribilegioa eman aurretik Iruña hirutan banatuta zegoen. Hona hemen desfilearen ibilbidea: Katedrala, Navarrería k., Mercaderes k., Udaletxe plaza, Kale Nagusia, Hilarión Eslava k., Ansoleaga k., San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, San Anton k., San Migel k., San Nikolas plaza, San Nikolas k., Gazteluko plaza, Txapitela k., Mercaderes k. eta Udaletxe plaza.

Agur gisa, Udaletxe plazan egingo den itxiera-ekitaldiaren ostean, Erraldoien konpartsa autobus-geltokira itzuliko da, kale hauetan barna: Mercaderes k., Estafeta k., Ahumada Dukeare k., Karlos III.aren etorb., Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, García Castañón k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Oliveto Kondearen etorb. eta Bake plaza.

Irailak 8. Batasunaren Pribilegioaren 595. urteurrena

  • 10:00. Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren irteera:autobus-geltokitik abiatuko da, eta ibilbide hau egingo du: Bake plaza, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, San Migel k., San Gregorio k., Ziudadela k., San Anton k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza.
  • 11:25. Udalbatzaren desfilea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin, gaiteroekin, txistulariekin, dantzariekin eta La Pamplonesa Udal Bandarekin: Udaletxea, Mercaderes k., Curia k. eta Katedrala.
  • 11:30. Lore-eskaintza, Katedralean, Karlos III.aren mausoleoaren aurrean, eta musika-emanaldia Katedraleko Musika Kaperaren eta Miguel de Arrozpide Txirimia taldearen eskutik.
  • 11:45. Segizioaren itzulera: Katedrala, Navarrería k., Mercaderes k., Udaletxe plaza, Kale Nagusia, Hilarión Eslava k., Ansoleaga k., San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, San Anton k., San Migel k., San Nikolas plaza, San Nikolas k., Gazteluko plaza, Txapitela k., Mercaderes k. eta Udaletxe plaza.
  • 12:40. Batasunaren pribilegioaren amaiera-ekitaldia. Udaletxe plaza
  • 13:15. Erraldoien eta buruhandien konpartsaren itzulera: Mercaderes k., Estafeta k., Ahumada Dukearen k., Karlos III.aren etorb., Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, García Castañón k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Oliveto Kondearen etorb. eta Bake plaza.

Iruñean, 2018ko irailaren 6an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo