Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak lantegi bat eskainiko du datorren astean, hiriko gazteei laguntzen dieten gazte-elkarte eta entitateei zuzenduta

Iruñeko Udalak lantegi bat eskainiko du datorren astean, hiriko gazteei laguntzen dieten gazte-elkarte eta entitateei zuzenduta

Erreminta-kutxa izenburupean, saioak xede izango du Udalak gazteendako ematen dituen diru-laguntzetan nola lehiatu azaltzea

Gazte-elkarteendako erreminta-kutxa izenburuko lantegia egingo da heldu den irailaren 11n, Gaztediaren Etxean (Zangoza k., 30), 18:30ean, xede hartuta Udalak gazteei zuzendutako diru-laguntzen deialdian parte-hartzea erraztu eta bultzatzea hiriko gazteei laguntzen dieten gazte-elkarte eta entitateen artean.

Deialdi horren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara uztailaren 11n, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 30era arte dago zabalik. Diru-laguntza horien xedea da diruz laguntzea irabazi-asmorik gabeko entitateek 2018an zehar egiten dituzten jarduerak, betiere jarduera horiek gazteen esparrukoak badira eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduak.

Iruñean, 2018ko irailaren 4an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo