Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Udalak proposatu du Pablo Sarasate kontserbatorio ohia izatea Emakumeen Etxearen egoitza aldi baterako, eta horren egokitze-gastuak 2019ko aur

Iruñeko Udalak proposatu du Pablo Sarasate kontserbatorio ohia izatea Emakumeen Etxearen egoitza aldi baterako, eta horren egokitze-gastuak 2019ko aur

Alkateak batzordean jakinarazi du Berdintasuneko Zerbitzuko txosten teknikoak espazio hori erabiltzea babesten duela, premiekin bat datorrelako

Iruñeko Udalak proposatu du Agoitz kaleko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala izandakoan kokatzea Iruñeko Emakumeen Etxea, aldi baterako. Iruñeko alkate Joseba Asironek ekimen horren berri eman du Lehendakaritza Batzordean egin duen agerraldian, zeinean xehe-mehe azaldu baititu Udalak berdintasun-arloan dituen helburuak eta jarduketa-ildoak. Bere parte-hartzean Berdintasun eta LGTBIko Zerbitzuko txosten bat aipatu du, positiboki baloratzen duena leku hori, proiektuaren beharrekin bat datorrelako, eta eraikina egokitzeko gastua 2019ko ekitaldi ekonomikoan sartzea proposatzen duena. Iraileko lehen hamabostaldirako bilera bat aurreikusi da Iruñeko Emakumeen Etxearen prozesuko eraikuntza kolektiboko taldearekin, eta horren ostean, proiektuaren eta kokapenaren inguruko behin-betiko agiri bat sortuko da, eta jarraipen-batzorde bat eratuko, teknikari, politikari eta eraikuntza kolektiboko taldeko kideek osatua.

Iruñeko Emakumeen Etxea proiektua Iruñeko III. Berdintasun Planean (2016-2022) jasotako jarduketa bat da, partaidetza eta eragin politikoari buruzko ildo estrategikoaren barruan kokatua, "emakumeen mugimendu antolatua Udalarekiko mintzakidetza-organoa izan dadin lortzea" izenburupean, eta zehazki "baldintza egokiak sortzea hiriko elkarte-mugimendua eta mugimendu feminista indartzeko" dioen atalaren barnean.

Espazio fisiko eta sinbolikoa ahalduntze indibidual, kolektibo zein sarekoari begira

Proiektuak toki fisiko eta sinboliko bat jarri nahi du emakumeen eskura - hala norbanakoen nola elkarte eta kolektibo feministen eskura-, norberaren ahalduntzetik ahalduntze kolektibora eta sare-ahalduntzera igaro daitezen. Eta espazio hori elkarlanean sortuko dute horretarako prest dauden emakumeek.

Iruñeko Udalak prozesu partizipatibo bat abiatu zuen, 2018ko martxotik ekainera, Emakumeen Etxea diseinatu eta sortzeko. Hori amaitzean, agiri bat idatzi zen, helburuak, jarduketak, kudeaketa- eta finantzaketa-ereduak zehaztuta, eta horri oinarri hartuta lan egingo da honako gai hauei heltzeko: Iruñeko Emakumeen Etxearen behin betiko kokalekua, erreforma-proiektuaren idazketa, lanen-aurrekontua eta datorren urtean 2019ko aurrekontuaren kargura egingo liratekeen lanen gauzatzea. Abuztuan hainbat bilera egin dira Udalaren eta prozesuaren eraikuntza kolektiboko taldeko ordezkarien artean, Udalaren baliabide berri honen kokaleku fisikoa zehazte aldera.

Ekitaldi-aretoa eta beste hainbat gela dituen eraikin bat

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala izandako eraikinaren beheko solairuan 200 besaulki eta 181 m2-ko ekitaldi-areto bat dago, 63 m2-ko agertokiarekin, bulego bat, eta bi biltegi txiki. Badaude, baita ere, musika-areto bat (47 m2), atezaindegia (22 m2), komunak eta bulego bat (12 m2). Txostenaren arabera, eraikinaren zati horrek ez du ia zaharberritze-lanik behar, legearekin bat egokitzekoak besterik ez, eta sartzeko arrapala bat, sarrera nagusian, 30.000 euroan baloratu dena.

Ikastetxe batek lehen erabiltzen zuen eraikinaren zatian 43 m2 inguruko 5 gela daude, komundunak, eta 155 m2-ko korridore zabal batek banatuak. Zati horrek irisgarritasun-arazoak ditu, eta lan horien aurrekontuak eta eraikina legearekin bat egokitzeko gainontzeko lanenak 70.000 euro jotzen dutela baloratu da.

Iruñean, 2018ko irailaren 3an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo