Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udaletxeak ateak zabaldu ditu Batasunaren Pribilegioaren ospakizunaren karietara antolatutako Udaletxean barnako bisita gidatuak egiteko

Udaletxeak ateak zabaldu ditu Batasunaren Pribilegioaren ospakizunaren karietara antolatutako Udaletxean barnako bisita gidatuak egiteko

Gaztelaniaz eskainitako leku guztiak bete dira, eta euskaraz 63 leku daude libre, hainbat taldetan banaturik

Iruñeko alkate Joseba Asironek Udaletxean barnako lehen bisita gidatua egin du gaur eguerdian. Batasunaren Pribilegioaren 595. urteurrenaren harira, Udaletxeko ateak zabalduko zaizkie 750 herritarri, gaurtik hasi eta igandera bitarte, erakineko zenbait areto eta txoko ezagut ditzaten. Gaztelaniaz eskainitako leku guztiak agortu dira, eta euskaraz guztira 63 leku daude libre, hainbat taldetan banaturik.

Interesdunek Udalaren www.pamplona.es webgunean edo 010 telefonoan eman dezakete izena (948 420 100, Iruñeaz kanpotik deituz gero, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada). Lekuak izena eman ahala esleitzen dira, eta 12 urtetik beherakoek ez dute lekurik hartzen, beraz, ez dute izenik eman behar, baina heldu batez lagunduta etorri beharko dute.

Uneotan, leku libreak daude egun eta ordu hauetako bisitetarako -denak euskaraz-: bihar, irailak 4, 12:00etan; asteazkenean, irailak 5, 13:00etan eta 18:30ean, eta igandean 12:30ean eta 18:30ean.

Bisita 30 minutukoa da, gutxi gorabehera, eta honako txoko hauetatik igarotzen da: ezkaratza, oin nagusira igotzeko eskailerak, harrera-aretoa, Osoko Bilkuren aretoa eta uztailaren 6ko eguerdian txupinazoaren jaurtiketa-ekitaldia hartzen duen balkoia, besteak beste.

Iruñean, 2018ko irailaren 3an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo