Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gobernu Taldeak 2018rako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) proposamena –142 lanpostukoa– helarazi dio Udaleko Negoziazio Kolektiborako Mahaiari

Gobernu Taldeak 2018rako Lan Eskaintza Publikoaren (LEP) proposamena –142 lanpostukoa– helarazi dio Udaleko Negoziazio Kolektiborako Mahaiari

Lehentasun dira enplegua egonkortzea, aldi-baterako 117 lanpostu finko bihurtuz, eta berritze-tasak betetzea Udaltzaingoan, eskoletan eta egitura orokorrean (25)

Iruñeko Udalak lortu nahi du 2018 honetako Lan Eskaintza Publikoak (LEP) udal-plantilla egonkortzea eta Udaltzaingoko, eskoletako eta egitura orokorreko berritze-tasa betetzea. Gobernu taldeak proposamen hori -2018rako guztira 142 lanpostu barne hartzen dituena- helaraziko dio Negoziazio Kolektiborako Mahaiari. Horietako 117 orain aldi-baterako beteta dauden lanpostuak dira, Udalekoak zein Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomokoak, oposiziora aterako litezkeenak behin betiko bete daitezen; gainerako 25ak Udaltzaingoko, Haur Eskoletako eta egitura orokorreko berritze-tasari dagozkio.

Proposamena sei hilabeteko lanaren emaitza da, Udalaren eta langile-batzordean zein erakunde autonomo desberdinen ordezkaritza-organoetan ordezkariak dituzten sindikatuen artekoa. Aurreikusita dago Negoziazio Mahaia heldu den irailaren 6an, ostegunarekin, biltzea, eta hortik ateratzen den proposamena Lehendakaritza Batzordean aurkeztea, irailaren 10ean. Aurreikusitakoaren arabera, posible da Tokiko Gobernu Batzarrak irail amaieran onestea LEP berria, eta hortaz, deialdiak urritik aitzina egin litezke.

Enplegu egonkorra eta kalitateko zerbitzuak

Lan Eskaintza Publiko honen helburu nagusiak honako hauek dira: enplegu publikoa egonkortzearen alde egitea Udaleko Alor guztietan eta zerbitzu gehienetan; Iruñeko Udal Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu publikoen kalitateari mesede egitea, lanpostuak profesionalizatuz, horietako bakoitzerako prestakuntza eta berariazko proben bidez; egonkortasunari bultzada ematea udal-egituretan; Udalaren menpe dauden langileak gazteagoak izatea, eta herritarrei aukera ematea enplegu publiko bat eskuratzeko, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Legeak hori hainbat urtez galarazi ostean. Halaber, bide emango zaie funtzionarioen barne-mugikortasunari eta sustapen profesionalari.

2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrek (EAO) aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat baimentzen du, non egiturazko lanpostuak barne har daitezkeen, baldin eta horietarako aurrekontua badago eta aldi baterako eta etenik gabe bete badira 2017ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan, gutxienez. Hori horrela, udal-proposamenak 117 lanpostu sartu ditu atal horretan, LEP honetan sar daitezen. Datozen ekitaldiei dagokienez, Negoziazio Mahaira iritsiko den proposamenak ezaugarri horietako beste 200 lanpostu berrikustekoa izanen da, 2019 eta 2020ko ekitaldietako LEPetan sar daitezen.

Bere aldetik, aurtengo EAOk % 100eko berritze-tasa baimentzen du "lehentasunezko" deritzen kolektiboetan (besteak beste Udaltzaingoan, Gizarte Zerbitzuetan, Haur Hezkuntzan eta abarretan); hortaz, LEP honen bidez betetzen ahalko dira 2017an erretiratutako sei udaltzainen lanpostuak eta haur eskoletako hamar hezitzaileren lanpostuak. Gainontzeko Udal Administrazioari dagokionez, berritze-tasa % 75ekoa da. Horregatik gehienez ere 9 lanpostu eskain daitezke oposizioan, 12 erretiro izan baitira.

Lanpostu guztiak

LEPak aurreikusten dituen 142 lanpostuetatik, Haur Eskoletako hezitzaileenak dira ugarienak (egonkortzeko 29, eta berritzeko 10). Halaber, Musika Eskola Bereziko irakasleen 13 lanpostu aurreikusten dira (egonkortzea), Gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 10 (egonkortzea) eta Udaltzainen 6 (berritzea).

Enplegua egonkortzeko xedez, beste lanpostu hauek onetsi nahi dira LEPerako: legelarien 5 lanpostu; bateraezintasuna duten erdi-mailako tituludunen 5; gizarte-laneko osagarria duten erdi-mailako tituludunen 5; desinfekzio eta mantentze-lanetako ofizialen 5; ehorzle-laguntzaileen 5, eta zerbitzuetako burutzetarako beste 5. Horiez gain, arkitekto teknikoen 4 lanpostu aurreikusi dira, enplegu-teknikarien 2, turismo-enpresa eta -jardueretako teknikarien 2, eta mugikortasuneko ikuskatzaile-laguntzaileen 2.

Halaber, lanpostu bat baino gehiago eskainiko dira hauetarako: zuzenbidean lizentziaduna (egonkortzeko 3 lanpostu, berritzeko 1), partaidetzako teknikariak (egonkortzeko 2 lanpostu) eta tributu-ikuskatzaileak (berritzeko 2 lanpostu).

2018ko LEPeko proposamenaren lanpostu-zerrenda betetzen da lanpostu hauen banarekin: aparejadorea, Hiria Birgaitzeko Bulegoko arduraduna (egonkortzea); arkitektoa (egonkortzea); lakiolari-laguntzailea (egonkortzea); zoo txikiko laguntzailea (egonkortzea); ekonomialaria (berritzea); udal-bulegoetako mandatarien arduraduna (egonkortzea); Animaliak Hartzeko Zentroko arduraduna (egonkortzea); mantentze-lanetako arduraduna (egonkortzea); industria-ingeniari teknikoa (egonkortzea); obra publikoetako ingeniari teknikoa (egonkortzea); kimikako ingeniari teknikoa (egonkortzea); kontu-hartzaile ordezkaria (berritzea), eta Udaleko kontu-hartzailea (egonkortzea).

Aurreikusita dago, baita ere, zerbitzuburu-lanpostuak eskaintzea hiri-altzarietako zerbitzuan (egonkortzea), bide publikoko obretan (egonkortzea), desinfekzio-parkean (egonkortzea), akta eta jakinarazpenetan (egonkortzea) eta azpiegituretan (egonkortzea), eta beste lanpostu hauek: psikologo lanpostu bat (egonkortzea), Osoko Bilkurako idazkari-lanpostu bat (egonkortzea), gazteriako teknikari-lanpostu bat (berritzea), berdintasuneko teknikari-lanpostu bat (berritzea), jarduera soziokulturalen goi-mailako tituludun teknikoko lanpostu bat (egonkortzea), kulturako goi-mailako tituludun teknikoko lanpostu bat (egonkortzea), Katastroko erdi-mailako tituludun lanpostu bat (egonkortzea) eta euskara-itzultzaile lanpostu bat (egonkortzea).

LEPak berritze-tasez harago

Ondoz ondoko hirugarren urtez, Iruñeko Udalak onetsi nahi duen Lan Eskaintza Publikoak Herritarren Segurtasuneko Alorreko berritze-tasen ondoriozkoak baino lanpostu gehiago eskaintzen ditu. 2010etik 2015era, Iruñeko Udalak onetsitako LEPetan ez zen eskaintzen udaltzainen lanpostuez besterik.

2016an 21 lanpostuko LEP bat onetsi zen: udaltzainen 9 lanpostu, gizarteratzeko goi-mailako teknikarien 3 lanpostu, Tributu Ikuskaritzako 2 lanpostu, partaidetzako teknikari lanpostu 1, euskara-teknikari lanpostu 1, kontu-hartzaile ordezkari lanpostu 1 eta haur-hezitzaileen 4 lanpostu.

Iazko LEPan, 66 lanpostu onetsi ziren: udaltzainen 11 lanpostu, 10 kabo-lanpostu, gizarte-langileen 11 lanpostu, ekonomialarien 2 lanpostu, itzultzaileen 2 lanpostu, partaidetzako teknikari lanpostu 1, gazteriako teknikari lanpostu 1, berdintasuneko teknikari lanpostu bat eta haur-hezitzaileen 27 lanpostu.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo