Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak harrera egin die abegi-familiekin uda Iruñean pasatu duten Saharako haurrei

Udalak harrera egin die abegi-familiekin uda Iruñean pasatu duten Saharako haurrei

Alkateak eta Udalbatzako zenbait kidek agurtu dituzte bihar errefuxiatuen kanpamentuetara itzuliko diren haurrak

Iruñeko alkate Joseba Asironek eta Udalbatzako beste kide batzuek parte hartu dute, gaur eguerdian, uda Nafarroan abegi-familiekin pasatu duten Saharako haur-taldeari Udalak egindako harrera-ekitaldian. Guztira 94 haur etorri dira aurten Foru Komunitatera, Oporrak bakean programaren barruan.

Saharako Adiskideen Nafarroako Elkarteak duela 23 urtetik hona antolatzen duen ekimena da basamortuko muturreko tenperaturetatik urrun haurrek udako aste batzuez goza dezaten eta, horrez gain, haien osasun-egoera ikusteko azterketa pediatrikoa egin eta, batez ere, harrera-familiekin bizipen eta esperientziak parteka ditzaten. Aurten 84 familiak hartu dute parte programan, eta gutxi gorabehera erdia Iruñekoak dira.

Haur eta harrera-familiekin batera, Saharako begiraleek hartu dute parte ekitaldian, baita Sahara herriko Badadi Benamar Nafarroako ordezkariak ere. Bai alkateak bai Benamarrek azpimarratu dute haurrentzat opor-programa hau oso garrantzitsua dela. Haurrak 7 eta 15 urte bitartekoak dira. Joan den ekainaren 27an heldu ziren Iruñera, eta bihar, abuztuaren 25ean, larunbatarekin, itzuliko dira etxera, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara.

Saharako Adiskideen Nafarroako Elkartea (ANAS) garapenaren aldeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Tindufeko Saharako errefuxiatuen kanpamentuetako biztanleekiko lankidetzako ekintzak sustatzen dituena. Oporrak bakean programaz gain (haurrei udan aldi baterako bertatik ateratzeko aukera ematen diena), eskola-materiala eta bestelako gauzak bidaltzen ditu kanpamentuetara, besteak beste, elikagaiak, ibilgailuak, zisterna-kamioiak eta ur-araztegiak. ANASen helburua da Nafarroako gizartea kontzientziatzea errefuxiatuek bizi duten egoerarekin, eta horiekiko elkartasuna bultzatzea.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 24an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo