Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iruñeko Zapirako hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da, ostiralarekin

Iruñeko Zapirako hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da, ostiralarekin

Hautagaitzak alkateak, Udalbatzako kideen heren batek, 10 erakundek zein 500 eskatzaile partikularrek aurkez ditzakete

Iruñeko Zapirako hautagaitzak aurkezteko epea abuztuaren 31n amaituko da, ostiralarekin. Egun horretara arte -hori barne-, alkateak, Udalbatzako kideen heren batek, 10 erakundek zein 500 eskatzaile partikularrek hautagaiak proposatu ditzakete. Hautagaitza aurkezteko, horixe aurkezteko zioak jasoko dituen idazkia aurkeztu beharko da eskabidearekin batera edozein udal-erregistrotan.

Iruñeko Udalaren Protokolo, Zeremonial, Ohore eta Sariei buruzko Erregelamenduan jasotzen denaren arabera, "Iruñeko Zapia ohorezko sariak xedetzat dauka pertsonak -fisikoak zein juridikoak- eta erakundeak saritzea, baldin eta haien eguneroko zereginetan edo jardunbide profesionalean modu aktibo eta agerikoan aritu badira Iruñearen ezaugarriak -haren historia eta kultura- zabaltzen eta finkatzen, edo gailendu badira aparteko ekarpen bat egin dutelako arteen edo zientzien esparruan".

Hautagaitzak jendaurrean ezin izango dira jakitera eman, eta irailaren 3rako aurreikusitako Bozeramaileen Batzordean emango dira jakitera; bertan erabakiko da zein hautagaitza eramango den Batasunaren Pribilegioaren aurreko Osoko Bilkurara, onetsia izan dadin.

Sariak bi osagai izango ditu: zapi gorria, zeinak mutur batean hiriaren armarria izanen baitu, brodaturik, eta eskultura bat, Burguen Batasunaren alegoriarena, Mikel Okiñena artista nafarrak diseinatua. Urtero ematen da, Iruñean Batasunaren Pribilegioaren ospakizun-egunean, aurten irailaren 8an.

Iruñeko Zapia ematen den hirugarren aldia izango da aurtengoa. Lehenengo urtean, 2016an, Paulina Fernández izan zen omendua, La Mañueta txurro-dendako nagusia. Iaz Javier Pagola Lorente idazle eta kazetariak jaso zuen saria.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 23an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo