Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Hainbat leku libre daude Ingurumen Hezkuntzako Museoak datorren astean haurrei eskainiko dizkien euskarazko lantegietan

Hainbat leku libre daude Ingurumen Hezkuntzako Museoak datorren astean haurrei eskainiko dizkien euskarazko lantegietan

Aurten gaia eko-artea izango da, haurrak ingurumenaren artista bihurtuta

Hainbat leku libre daude Ingurumen Hezkuntzako Museoak datorren astean haurrei eskainiko dizkien euskarazko lantegietan. Lantegiak 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta abuztuaren 28tik 31ra egingo dira, asteartetik ostiralera, 10:30etik 12:30era. Izen-ematea doakoa da eta 010 Herritarrendako Arretako telefonora deituta egin daiteke (edo 948 420 100 zenbakira, Iruñeaz kanpotik, mugikorretik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deituz gero). Izena eman daiteke nahi beste lantegietan; hortaz, lantegi batera edo gehiagora joan daiteke.

Parte-hartzaileek ingurumenari buruz ikasi bitartean ongi pasatzea da lantegi horien xedea. Lau egunetan hainbat material naturalez egingo da lan, makilak, hostoak, loreak, harriak... erabiliz. Material horiek hainbat diziplina artistikoren bidez landu, jolastu eta sortzeko dago bideratuta egun bakoitza, arteak eskaintzen dituen aukerez gozatuz. Lantegietan sormen-prozesua da jomuga, ez emaitzaren bilaketa. Lantegi guztiak era askotako jolasez eta dinamikez osatuko dira.

Saiatuz eta saiatuz eskultura doa eratuz izenburupean, lehen lantegian, materialek eskainitako aukerak esperimentatu eta ikertuko dituzte parte-hartzaileek, eskulturak, formak eta irudiak sortuz. Naturarekin dantzan izenburupean, bigarren lantegian, gorputzaren eta dantzaren mugimenduaren bidez istorioak kontatuko dituzte eta musikaz jolastuko dira.

Antzezpenaz zabaldu irudimena izenburupean, hirugarren lantegian, istorio bat asmatu eta sortu ahal izateko pertsonaia eta osagai bihurtuko dira naturaren materialak. Azkenik, Sortuz eraikitzen dugu izenburuko lantegian, parte-hartzaile guztien artean horma-irudi bat osatuko dute jasoz joango diren materialez.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo