Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Harresietako jaialdia bihar, asteazkenarekin, itxiko da, Cirque Rouages konpainia frantsesaren Sodade akrobazia ikuskizunarekin

Harresietako jaialdia bihar, asteazkenarekin, itxiko da, Cirque Rouages konpainia frantsesaren Sodade akrobazia ikuskizunarekin

Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta buru emango dio abuztuaren 2az geroztik hogeita hamar bat ikuskizun programatu dituen jaialdiari

Bihar, asteazkenarekin, buru emango zaio Harresietako jaialdiaren programazioari, Cirque Rouages konpainia frantsesak taularatuko duen Sodade ikuskizunarekin. Trapezistak, funanbulistak, oreka-ariketak, akrobaziak...Hori guztia abuztuko arratsak musikaz, kaleko arteez, dantzaz eta bestelako kultur proiektu zein ekimenez blaitu dituen zikloa ixteko. Ikuskizuna 22:00etan hasiko da, harresietako horma-atalean, eta sarrera librea da.

Soka amaigabe baten inguruan, orekari eusten dioten lau gorputz aurrera eta atzera arituko dira, etengabe itzultzen diren antzinako garaietako olatuak nola. Haiekin batera, goi-goitik, musika eta kantuaz, bi musikarik alegia bat kontatuko diete bertaratutako ikusleei: bizitzari eskainitako ereserki bat, zirku-egitura berezi baten gainean. Ekaitz-gau bakoitzean, urte luzez deserrian egondako agure bat itsasertzera hurbiltzen da. Haizearen laztanak aurpegian, urruneko oroitzapenetara itzultzen da. Malenkonia goxo batek piztutako ametsa, inoiz ez ahanzteko, bizitzeko, kosta ahala kosta.

Cirque Rouages konpainia 2007an sortu zen Frantziako iparraldeko Bar-le-Duc herrian, Aurélien Prosten eskutik, zeinak hamar bat komediante, zirku-artista eta diseinatzaile bildu baitzituen eszenografia, mekanika eta soka protagonista izango zituen konpainia bat taxutzeko. Sodade ehundik gora alditan taularatu da mundu zabalean, besteak beste Frantzia, Espainia, Erresuma Batua, Belgika, Suitza, Luxenburgo, Alemania, Hego Korea eta Kaledonia Berrian.

Joan den abuztuaren 2tik hogeita hamar bat ikuskizun eta kontzertu egin dira Harresietako jaialdiaren barruan, gehienak doan eta adin guztietako ikusleei zuzenduak. Dantza, antzerki, zirkua eta musika izan dira abuztuko protagonistak Ziudadelan, Guadalupeko bastioian, harresitutako txokoetan eta O-ko Andre Maria plazan egindako atari zabaleko ikuskizunetan, Iruña Ilunabarrean, Harresiak dantzan eta Dantza zoroan programen barruan. Harresietako jaialdia Creacity proiektuaren barruan dago. Creacity mugaz gaindiko lan-ildo bat da, Iruña, Hondarribia eta Baionako gotorleku-ondarearen balio turistiko eta kulturala azpimarratzea helburu duena, berrikuntzan oinarritutako turismo kulturaleko eta sormen artistikoko ekimenen bidez. Creacity Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde arteko Lankidetzako programaren funtsekin finantzatzen da (POCTEFA 2014-2020).

Harresietako jaialdia. Ziudadela

  • Abuztuak 22, asteazkena. Ziudadela
  • AMAIERA-EKITALDIA. Kaleko arteak. Zirkua. 22:00. CIRQUE ROUAGES. Sodade.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 21ean

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo