Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak harrera egin die Ukrainako hogeita hamar bat haurri, uda pasatzera Nafarroa eta EAEra etorri direnak Chernobil elkarteari esker

Udalak harrera egin die Ukrainako hogeita hamar bat haurri, uda pasatzera Nafarroa eta EAEra etorri direnak Chernobil elkarteari esker

Heldu den abuztuaren 28an itzuliko dira beren jaioterrira, harrera-familiekin ia bi hilabete eman ostean

Iruñeko alkate Joseba Asiron eta Udalbatzako zenbait kide gaur eguerdian izan dira Udalak Ukrainako haurrei antolatutako harrera-ekitaldian, uda harrera-familietan pasatzen ari baitira Nafarroan eta EAEn. Chernobil elkarteak lortu du 192 adingabe ekartzea Ukrainatik, eta horietako 15 Nafarroako familiek hartu dituzte.

Harrera ekitaldian izan dira 17 familia -Nafarroako 15ak eta Gipuzkoako 2-, egonaldiaren jarraipena egiten duten Ukrainako zenbait begirale eta elkarteari laguntza ematen dioten boluntario batzuk. Guztira, 33 haur eta 40 heldu, bi hilabetetan zehar dena partekatzen dutenak bizitzan 1986an gertatutako istripu nuklearreko ondorioak pairatu behar dituzten adingabeen alde. Ukrainako haurrak uztailaren 2an iritsi ziren, eta beren herrialdera datorren abuztuaren 28an itzuliko dira. Egonaldian zehar, harrera-familiekin egoteaz gain, hori baita funtsean programaren muina, elkarteak hainbat aisia-jarduera prestatzen ditu adin txikikoendako, elkarrekin egon daitezen, disfrutatzen, eta esperientziak elkartrukatzen.

Alkateak ez ezik, ekitaldian hitza hartu dute Chernobil elkarteko zuzendaritza-batzordeko kide eta boluntario Nerea Albisuk eta 11 urteko Vitalina Rudenko neskatoak, zeinak hiru uda baitarama Nafarroara etortzen eta bere harrera-familiaz gozatzen Iruña eta Ukar artean. Biek ala biek eskertu dute familien lana, eta plazaratu dute hondamendi nuklearra gertatu eta hogeita hamar urte beranduago Txernobylen bizi den errealitatea.

Chernobil elkartearen funtsezko xedea da laguntza humanitarioa ematea Txernobyleko hondamendi nuklearraren zein bestelako hondamendi natural edo esku-hartzeen biktima diren adin txikikoei. Helburu hori lortzeko hainbat ekintza dituzte, hala nola aldi baterako familia-harreraren programa eta garapenaren aldeko lankidetza-programak. Datorren urteari begira, elkarteak Nafarroako harrera-familien kopurua handitu nahi du. Azken urteotan elkarlanean aritu da Ortzadar Solidarioa elkarte nafarrarekin, zeinak aldi-baterako hartzen baititu, baita ere, Ukrainako adingabeak, premia duten familietan edo umezurtz-etxeetan bizi direnak.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 20an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo