Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. XXI. Argazki-rallya abuztuaren 25ean egingo da larunbat goizean, eta izen-ematea doan egin daiteke edozein civivoxetan

XXI. Argazki-rallya abuztuaren 25ean egingo da larunbat goizean, eta izen-ematea doan egin daiteke edozein civivoxetan

Jus la Rocha Civivoxetik abiatuko da, 9:00etatik 14:30era iraungo du eta hiriko hainbat erreferente, eraikin zein gunetako hamar argazki lortzea du helburu

Abuztuaren azken larunbatean, jada ohitura denez, XXI. Argazki-rallya egingo da Iruñeko Udalak Civivox sarearen bidez antolatuta, udako programazioaren barruan. Izen-ematea doakoa da, eta hiriko edozein civivox zentrotan egin daiteke aldez aurretik, abuztuaren 24ra arte, ostiralarekin, edo lehiaketa-egunean bertan goizean. Argazki-rallya Jus la Rocha Civivoxetik egingo da eta goizean burutuko da 9:00etatik 14:30era.

Izena eman dutenek edo lehiatu nahi dutenek Jus la Rocha Civivoxera joan beharko dute, abuztuaren 25ean, larunbatarekin, goizeko 9:00etan, Rallya egiteko jarraibideak jasotzeko. Jarraibideetan azalduko da zein diren lekuko-argazkia eta kontrolekoa, bai eta zertan dautzan ere bete behar dituzten hamar probak. Lekuko-argazkia eta kontrolekoa derrigorrezkoak dira, baina ez dute punturik ematen. Edizio honetan Rallyaren gaia honako hau izango da: hiriko 10 erreferentzia, eraikin edo kokaleku aukeratu behar dira, guztiak ere azken urteotakoak, berrituak, zaharberrituak, eraldatuak, eta hiriaren beste irudi bat ematen dutenak.

Sariren bat irabazi ahal izateko, probetatik gutxienez 8 bete beharko dira zuzen. Proba bakoitzeko ez da argazki bat baino gehiago onartuko; gainera, antolatzaileek ziurtatuko dute parte-hartzaileek kamerako txartela hustu dutela rallyaren ibilbideari ekin baino lehen.

Bilduma onenarendako bigarren saria 300 euroko txartela da, argazkigintza-materiala eskuratzeko; bigarren eta hirugarren sariak 200 eta 150 eurokoak dira, hurrenez hurren, argazkigintza-materialerako ere bai. Oinarrietan jasotakoarekin bat, lehiakide gazteendako sari bat ere badago, 12 eta 17 urte bitartekoendako: 200 euroko txartela, argazkigintza-materiala eskuratzeko; eta epaimahaiaren saria, 120 euroko txartela, bat-bateko argazki nabarmenenerako. 7 eta 11 urte bitarteko parte-hartzaileen artean, aldiz, argazki kamera digital bat zozketatuko da.

Epaimahaia argazkilari profesionalek eta Iruñeko Udaleko teknikariek osatuko dute. Aurreikusita dago epaimahaiak aukeratutako argazkiak eta bildumak Sanduzelaiko Civivoxean paratzea ikusgai irailean edo urrian. Erakusketan, larunbateko jardueraren parte-hartzaile guztien argazki bat (gutxienez) izango da ikusgai.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 17an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo