Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Xilipurdi Antzerkia konpainiak haurrendako dantzaldia egingo du euskaraz, jolasekin eta zuzeneko musikarekin, bihar, ostiralarekin, Maiteminduen parke

Xilipurdi Antzerkia konpainiak haurrendako dantzaldia egingo du euskaraz, jolasekin eta zuzeneko musikarekin, bihar, ostiralarekin, Maiteminduen parke

Auzokale programako ikuskizunak 75 minutu iraungo du, 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea da

Xilipurdi Antzerkia konpainiak bihar, abuztuaren 17an, ostiralarekin, haurrendako dantzaldia egingo du euskaraz, jolasekin eta zuzeneko musikarekin, Maiteminduen parkean, Auzokale programaren barruan. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, eta sarrera librea da. Horrela ematen zaio jarraipena Auzokale programari, zeina Iruñeko Udalak Civivox Sarearen bidez antolatu baitu kultura-jarduerak hiriko auzo guztietara eramateko xedez. Ekimen berri honen barne badaude aurreko urteetan finkatutako proposamenak, hala nola Zinema-gauak edo San Jose plazako kontzertuak, talde ezagunen kanten bertsioekin.

Arrotxapeko haurrendako dantzaldia, 75 minutukoa, galaxia eta planeta arteko bidaia izango da kolore eta emozioen munduan barna; eta bertan jolasek eta musika-emanaldi bat egingo dute, espazio-ontzi bilakatutako agertokian.

Auzokaleko hurrengo emanaldietan, musika- eta antzerki-jardueren barruan, abuztuaren 20an, astelehenarekin, Adriana Olmedo eta The Disappointmens izango dira San Jose plazan, 20:00etan, eta Tximeleta taldea abuztuaren 23an, ostegunarekin, Mendillorriko Aintzirako parkean, 20:00etan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 16an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo