Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Euskarazko animazio film bat, eta hainbatetan saritutako Un monstruo viene a verme filma, Juan Antonio Bayonarena, udako zinemaren hurrengo bi eskaint

Euskarazko animazio film bat, eta hainbatetan saritutako Un monstruo viene a verme filma, Juan Antonio Bayonarena, udako zinemaren hurrengo bi eskaint

Ostiraleko filmarekin, lehen erdia egin du gune publikoetan burutzen ari den Udalaren emanaldi zikloak

Udako zinemaren asteak jarraitzen du hiriko plazetan. Arratsalde honetako eskaintza da haurrentzako Vaiana film musikala (2017, AEB, 113 min.) Buztintxurin, eta astea bukatzeko Iruñeko Udalak oso ezberdinak diren bi film eskainiko ditu. Maiteminduen parkean ostegun honetan Zikoinak filma (2017, AEB, 87 min.) proiektatuko da, familiendako aurreikusitako animazio filma; eta ostiralean Felisa Munárriz plazan aukeratutako zinta da Un monstruo viene a verme arrakasta handiko filma (2016, Espainia, 100 min.). Film guztiak 22:00etatik aitzina izango dira, eta sarrera librea da.

Ostegunean euskaraz itzulita proiektatuko den Zikoinak filma (2017, AEB, 87 min.) 3D animazio filma da, eta Junior zikoina txikiaren istorioa kontatzen du: hura da jaioberrien banatzailerik onena horretaz arduratzen den konpainian. Okertuta, jaioberriak sortzeko makina martxan jartzen du, eta hortik aurrera nahastuta izango da Zikoina Mendiaren -eta hainbat senitarteren- oinarriak dardaraziko dituen bilbean. Warner Bross-en filma adin guztietan ulergarriak diren gagez beteta dago.

Ostiralean asteko ikuskizunen sailari amaiera bikaina emango dio Juan Antonio Bayonaren Un mostruo viene a verme drama fantastikoak, sari andana jaso duenak. Filmak 9 Goya, edo Gaudí sariak, zinema europarreko sari bat eta Premio Feróz sari bat erdietsi zituen. Beti errealitatearen eta naturaz gaindikoaren arteko pultsu zinematografikoan, Bayonak Connor-ren istorioa kontatzen du: 12 urteko mutila da eta etxeaz arduratu behar da ama gaixo baitago. Errealitatea eta beldurrak bateragarri egitea zein hazi beharrari aurre egitea ditu muin film honek, zeinek amaiera ematen baitio senitarte harremanei buruzko trilogiari -Bayonak El Orfanato filmarekin hasi eta Lo imposible filmarekin jarraituari-. Biek arrakasta handia lortu zuten ikusleen aldetik.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 8an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo