Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Iñaki Olazabal artistak Arrakalak lana aurkeztu du: modu abstraktuan eta egoera kritikoen metafora gisa, maskarak irudikatzen dituzten poliedroz osat

Iñaki Olazabal artistak Arrakalak lana aurkeztu du: modu abstraktuan eta egoera kritikoen metafora gisa, maskarak irudikatzen dituzten poliedroz osat

Erakusketa Ziudadelako Labean izango da ikusgai, irailaren 9ra bitarte, asteartetik igandera

Iñaki Olazabalek Arrakalak poliedro irregularrez osatutako eskultura-instalazioa aurkeztu du Ziudadelako Labean: modu abstraktuan maskarak irudikatzen ditu eta pertsonak inguratzen dituzten egoera kritikoen metafora izan nahi du. Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendari Maite Muruzabalek eta artistak berak erakusketaren xehetasun guztiak eman dituzte gaur goizeko prentsaurrekoan. Erakusketa irailaren 9ra bitarte bisitatu daiteke, asteartetik ostiralera (18:30 - 21:00), larunbatetan (12:00 - 14:00 eta 18:30 - 21:00) eta igandeetan zein jaiegunetan (12:00 - 14:00). Astelehenetan aretoa itxita egoten da.

Arrakalak instalazioa, Fernando Golvanoren adierazpenaren testuak jaso bezala, bost poliedro irregularrek osatzen dute. Poliedroek pertsonaien bost maskara irudikatzen dituzte modu abstraktuan, sabaitik zintzilik dagoen kono batera begira daudela eta begirada zurezko barra margotu batek ezkutatzen duelarik. Lurrean bermatutako oinarri zirkularra ukitzera iritsi gabe, han sortu diren arrakalak erakusten dituzte. Orain, a posteriori ikusten dugun ekintza hori gure irudimenak osatzen du: badirudi sailkatzeko zaila den pendulu moduko pieza hori izan daitekeela arrakalen zergatia. Horrela, egileak gure esperientzia konplexuagoa bihurtzen duten harridura eta ikus-paradoxa sorrarazi nahi ditu. Arrakalak ikuslearen inguruko egoera kritikoen metaforak izango lirateke.

Zinkezko lan abstraktu eta espresionistak

Olazabal tailla egiten hasi zen eta hura alde batera utzi ondoren, prozesu konstruktiboa zehazten hasi zen, soldadura bidez zinkezko piezak mihiztatuz. Lanean kasik ez du piezetarako zirriborrorik erabiltzen. Intuizioaren alde egiten du eta balio abstraktuak eta keinu espresionistak oinarri hartzen ditu piezak biltzeko, prozesuan ausaz sortzen diren azaleko grafia-marketan bereizten den moduan.

Golvanoren testuari jarraikiz, "joera desmaterializatzaile batean interesatu ordez, Olazabalek bere piezen enfasi objektual bati eusten dio, haien esperientzia fenomenologiko baterako. Haien balio materialak eta formak abiapuntu hartuta, esan genezake gure pertzepzioaren parte-hartze aktiboa eskatzen dutela berariazko espazio batean. Horregatik, sarritan, nahiago ditu instalazioak edo eskultura-multzo bat, jabetze sinbolikoko ingurune espazial eta denboragabe bat sortzeko, pieza bakan eta autoasebeteak baino". Labeko erakusketa da honen adibide.

Bere eskultura egitasmo propioa

Iñaki Olazabal Eceizak (Andoain, 1959) eskultura-prestakuntzari 1983an ekin zion Sorabillako Tailerrean, Xabier Laka zuzendari zela, Oteizaren ideia pedagogikoak eta eskultorikoak sustatzen zituen eskultorea. Alemanian, Düsserdorf hiriko Kunstakademie eskolan jarraitu zuen ikasten Olazabalek, 1991 eta 1993 artean, eta bertan jarrera autokritikoagoa hartu zuen, baina gizarte-eskulturaren postulatuari forma emateko irrikaz. Horrez gain, Fernando Sinaga, Ángel Bados eta Juan Muñozek Artelekun emandako beste ikastaro batzuei esker, bere oinarri teorikoak, estetikoak eta konstruktibistak berritu zituen, programa eskultoriko bitxi bat garatzeko: forma kritikoak sortzea, abstrakzio geometrikoaren ibilgu anitzean munduko esperientziarekin eta giza gertaerarekin auzitan jarduten duten eskulturak.

Honako gune hauetan jarri ditu ikusgai bere lanak: Koldo Mitxelena (Donostia), Musee Getary (Frantzia), Baionako Museo (Frantzia), KUBO Kurssal Aretoa, Arco edizioak (Moises Pérez de Albéniz edo Carreras Mujica arte-galeriak) eta beste gune asko, publiko zein pribatu, nazional zein nazioarteko. Proiektu batzuk burutu ditu, hala nola Gipuzkoako Oria ibaikoa: zazpi piezak osatutako eskultura-multzoa, iturburutik ibai-ahora sakabanatuta, Zegaman, Ordizian, Ikaztegietan, Tolosan, Andoainen, Zubietan eta Orion.

Olazabalen lanak jasotzen dituzten bildumak dira: Artium, Gipuzkoako Aldundia, Alicanteko Diputazioa, Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Kutxa, Angleteko Beatrix Enea Museo (Frantzia) eta udal bildumak, Alcobendasen, Andoainen, Gasteizen, Zumaian, Ordizian eta Urdazubin. Halaber, Olazabalen piezak dituzten bilduma pribatuak dira, adibidez: Nautilus-Lanzarote, Itzal Aktiboa (St. Jean Pied de Port), Ignacio Zuloaga Fundazioa (Zumaia), Berta Belaza (Bilbo) edo La Minotery Nayart (Pau).

Iruñean, 2018ko abuztuaren 2an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo